COLLECTIF DE LA HAÜT

Collectif de la Haüt taldeak 7 baratzezain eta landare aromatikoak eta sendabelarrak egiten dituzten 2 ekoizle biltzen ditu, Oloroe inguruko mendi zoletan.

Collectif_Haut_logo

Nor gira ?

25 St Pierre plaza, 64400 Oloroe

06 76 76 57 60

Astelehenean : 9'15-13'15/14'15-18'15
Asteartean : 9'15-13'15/14'15-16'30
Ostiralean : 9'15-13'15/14'15-16'

Collectif de la Haüt taldeak  helburua da ostalaritza kolektiboa hurbileko eta kalitatezko barazki freskoz hornitzea.

Baratzezain batzuk eta barazki-fruiturik ekoizten ez duten borondate oneko laguntzaile batzuk ohartu ziren eskolek ez zutela harremanik lekuko ekoizleekin, haurrei lekuko eta kalitatezko produktuen eskaintzeko, eta baratzezain bakotxak ez zituela, berak bakarrik, ikastetxeak hornitzen ahal, ez produktuen aniztasunaren aldetik eta ez iraupenaren aldetik. Beraz, 2014an, “Le Collectif de la Haüt” elkartearen sortzea erabaki zuten.

Fite, taldeari galdegin zaio ekoizleen merkatu bat antolatzea, igande goizetan, Oloroe-Donamarian, 2015ean, eta gero «Tot de Casa» izeneko ekoizle-saltegia, 2016an.

Gaur egun, taldeak 7 baratzezain eta landare aromatikoak eta sendabelarrak egiten dituzten 2 ekoizle biltzen ditu – zeinek lurra kolektiboki lantzeko plangintza bat plantan eman baitute – bai eta borondate oneko laguntzaileak, denbora erdiz ari den langile bat eta 11 ikastetxe partaide, Oloroe inguruko mendi zoletan. Baratzezain gehienek Laborantza Biologikoaren labela badute, eta kalitateari buruzko araudi bat bada. Taldeak proiektuan sartu nahi luketen ekoizleak xerkatzen ditu (lur arazoa bada, instalatzeko).

Agro-ekologiaren ezagutarazteko proiektuak sortu dira, ikastetxeetako ikasleei zuzendurik (etxaldeen bisitatzea, haurtzaindegietan baratze ñimiño batzuen plantan ezartzea, etab…).).

Lan eremuak

Le Collectif de la Haüt taldearen historia

2015 : ekoizleen merkatu bat plantan ezarri zen, igande goizetan, Oloroe-Donamarian; Oloroe-Donamariako Herriko Etxeak galdegin zaukun merkatu «etiko» baten antolatzea. Hamabost bat ekoizlek baietz erantzun zaukuten. Gaur egun, ekoizleek eta Herriko Etxeak dute merkatu hori kudeatzen.


2016 : ekoizle-saltegi bat plantan ezarri zen; hamabost bat kidek baietz erantzun zaukuten, ekoizle-saltegi baten irekitzeko. LEADER proiektu batek finantzaturik, saltegiak, gaur egun, langile bat badu, 12 kide eta hogeita hamar bat ekoizle biltzen ditu.


2018-2019 : merkaturatzeko tresna kolektibo baten plantan ezartzeari buruzko diagnostikoa egin da; 5 partaide badira, 10 lizeo lagundurik.

Merkaturatzeko tresna kolektiboa

Aurten, kolektiboa partaide batzuekin elkartu da (CIVAM, ABDEA, Collectif fermier 64, UPF, CA eta AET3V), merkaturatzeko tresna kolektibo baten gogoetatzeko, ekoizpen sail guziendako: esnea, haragia, gasna, arroltzeak, zerealak, lekadunak, fruitu eta barazkiak. Horren xedea da etxetik kanpoko ostalaritzaren hornitzea (ostalaritza kolektiboa, jatetxeak, saltegiak, etab…).

Proiektu horrek, Eskualdeko Kontseiluak diruz lagundurik, ondoko xedeak baditu, aurten: Bearnoko lurraldeko ekoizpenaren zerrendatzea, sail bakoitzean, eskaeraren zerrendatzea, lizeoak lekuko produktuz eta produktu biologikoz hornitzen laguntzea (formakuntza).

Antolaketa
Bulegoa
  • Nicolas CHATELET, diruzaina
  • Isabelle DIAS, kidea
  • Hugues MORO, kidea
Langilea
Kidetza

3 kidetza mota :

  • Kide aktiboak : laborariak, ekintzetan parte hartzen dutenak
  • Laguntzaileak : azokan laguntzen dutenak
  • Kidea : beste guziak

Denentzat 10 €.

Xehetasun gehiago ...