1994-1998 urteetan, Sagartzea elkarteak hogeita hamar bat ekoizle lagundu zituen hogei bat hektarea landatzeko eta gero sagar jusaren eta sagarnoaren egiteko.
1996ko azaroan, Eztigar kooperatiba sortu zen eta elkartearen segida hartu zuen, transformatzearen eta merkaturatzearen alorretan.
2006az geroz, Eztigar kooperatibaren antolatzeko molde berri batek SEGIDA Erantzukizun Mugatuko Sozietatearen sortzea ekarri du. Geroztik, Eztigar kooperatibak sagar biltzeak kudeatzen ditu eta SEGIDA Erantzukizun Mugatuko Sozietateak produktuak transformatzen eta merkaturatzen ditu.
Kooperatibako kideek desafio bat altxatu beharko dute heldu diren urteetan, SEGIDA Erantzukizun Mugatuko Sozietatearen hornitzeko, sagartzeak zahartzen ari baitira eta berritu beharko baitira. Azken urteetan, nonbait han 200 tona sagar transformatzen dira urtean Donaixti-Ibarren: sagar jusak, edari pindartsua, sagarnoak, jelerak, konpotak, ozpina…
Iparraldeko Sagarnoa Slowfood produktu zentinela gisa ezagutua da.