Hazle batzuek eta transformatzaile batzuek Kintoa Euskal Xerriaren garapenerako saila sortu zuten, 2001ean. 80ko hamarkadako erditik goiti, arraza salbatzen lagundu zuten, bai eta ondare genetikoaren atxikitzeko programa plantan ezarri eta ekoizpena berriz abiarazi. Eragile horiek lehen elkarte batean bilduak ziren, «Le porc basque en vallée des Aldudes» izenekoan. 2001ean, «profesionalen arteko» xedea duen erakunde bat sortzea deliberatu zuten.
Ondokoak dira Kintoa Euskal Xerriaren Saileko elkartearen helburuak :
- Garatzen ari den sail baten egituratzearen gidatzea : ekoizpen jarioa, transformatzeko tresnak…,
- Garapen ekintzen programatzea : atelier berrien integratzea, ekoizpenean erdietsi emaitza tekniko-ekonomikoen hobetzea…
- Kintoa produktuendako (xingar idorra eta haragi freskoa) Jatorri Deitura Kontrolatuaren erdiesteko behar diren ekintzen koordinatzea
- Elkartearen helburua da balio erantsi handiko goi mailako produktu baten ekoiztea eta, ondorioz, etxaldeetan enpleguak atxikitzea eta gure lurraldeko ekonomiaren sustatzea.
Sail horrek hazleen eta transformatzaileen laguntzeko lan bat eramaten du, bai eta ekoizpenaren kudeatzeko, sormarkaren kudeatzeko eta gerizatzeko, sailaren garatzeko eta kolektiboki ezagutarazteko ere.