ARRAPITZ FEDERAZIOA

Arrapitz federazioak laborantzaren garapenerako 17 elkarte biltzen ditu, Euskal Herriko laborariek plantan eman dituztenak, Euskal Herriko laborarien onerako.

declinaison arrapitz
Nor gira ?

Haize Berri, 1215 Izura Azmeko errepidea
64120 IZURA

05 59 37 23 21

Astelehenetik ostiralerat 9'30tik 17etara

ARRAPITZ federazioa 1991n sortu zen, “Fédération Pour Un Nouveau Développement Rural” izena harturik. Laborantzaren garapenerako 17 elkarte biltzen ditu; mota anitzetako elkarte horiek federatu dira beren egitasmoei koherentzia gehiagoren emateko eta beren gaitasunen partekatzeko. Elkarte sare horrek milako bat etxalde elkarretaratzen ditu. 

Arrapitzen xedea da sortzen ari diren edo jadanik plantan diren dinamika kolektiboen arteko lokarriak jostea eta “kanpañako eta laborantzako garapen eredu” bat konkretuki eta elkarrekin obratzea :

  • Kanpañako eragileek —bereziki laborariek— pentsaturik eta obraturik
  • Hil ala bizikoa da Euskal Herriko barnealdearendako: desertifikazioari arrasta emateko (eta, zergatik ez, haren gelditzeko) eta dauden laborarien eta etxaldeen atxikitzeko ;
  • Bizikorra da obratzen dutenendako, laborariei balio gehitua eta irabaziak ekarriz, bai eta gazteak instalatzera motibatuz ;
  • Egun guzietakoan bizigarria da, bizi kalitate ona emanez.

28 urte horietan, Arrapitz federazioaren eginkizunak kanbiatuz joan dira, lurraldean agertu diren beharrei erantzuteko xedez, Arrapitz beraren barnean sortu diren garapen-elkarteen lanari emeki-emeki egokitzeko. 

Arrapitzen kide den elkarte bakotxak bere eginkizunak, bere ikusmoldea eta bere gaitasunak baditu. Federazioak elkar ezagutzeko eta gogoetatzeko lekua eskaintzen die, proiektu komunetan lan egiteko, iritzi komun baten eraikitzeko edo defendatzeko edo, sinpleki, elkar laguntzeko.

paysages_pays_basque
Gure historia
Lan eremuak

Animazioa & Komunikazioa

Proiektu batzuk (Amalur, Slowfood produktu zentinelak) berak eraman ondotik, orain, Arrapitz federazioa sarearen animazioari eta biziari gehiago lotu zaio.

Kanpainetako garapenaren alde ari diren eragileen trukaketa eta komunikazio lekua da, ekintzen errexteko.

Arrapitz federazioak bere elkarteak ezagutarazi nahi dizkie laborariei eta laborari instalatuko direnei.

Elkarteei eskaini
Laguntza & Zerbitzua

Administrazio alorreko hiru lanposturen mutualizatzeari esker, nahi duten elkarteek langileen hartzeko eta segitzeko laguntza ukaiten ahal dute (araubideei eta osagarriari buruzko argibideak, lansari agirien egitea) bai eta zerbitzu zibikoa egiten duten ikasleen errezibitzeko ere.
Federazioak zerbitzuak ere proposatzen ditu, fakturazioan, kontabilitatean eta ordainketen segitzeko.
Laborariek beren beharrei kolektiboki erantzuteko sortu elkarteen lanaz gain, Arrapitz federazioak zubia egiten du laborantzaren eta kanpainetako gai orokorragoen artean:
– 48 lanpostu (42 denbora osoko heinekoak), kanpaña aldean daudenak,
– lurraldeari on egiten dioten ondorio sozial eta ekonomikoak,
– ikastaldian edo zerbitzu zibikoan diren gazteen eta ez hain gazteen laguntzea.
Egoitza Izuran duten elkarteek baliabide logistikoak, administratiboak, bai eta bulegoen, materialaren, eta telefonoaren alokatzeko gastuak mutualizatzen dituzte kide diren elkarteen artean.
0
elkarte

1991an

sortua

100
etxalde
Antolaketa
Adminiztrazio Kontseilua
  • Patrick SALLABERRY, ko-lehendakaria, EHEEE

  • Fabien LABRUNE, ko-lehendakaria, Trebatu

  • Francis LARREA,diruzaina, B.L.E

  • Laure MURAT eta Jean Léon LARROQUE,  AFOG

  • Ximun BERGOUIGNAN eta Gexan COSTERA, Irulegiko arnoen sindikatua

  • Pantxika MAITIA,Sagartzea

  • Bernadette OILLARBURU, SOS Indartu

  • Panpi OLAIZOLA, Ezpeletako Biperraren Sindikatua

  • Johañe FOIRIEN, Lurzaindia

  • Hélène ROLLAND – Monique SAÜT, Zalgizeko gazitegia

  • Jennyfer AUDY, Uharte Garaziko gazitegia

  • Bastien CECCHETTO, Buru Beltza elkartea

  • Olivier DOYHENARD, EHKOlektiboa
Langileak
  • Anais CHATEAU, idazkaria eta animatzailea
  • Argitxu JAUREGUI, kontu eta giza baliabideen arduraduna

  • Carine SARRIQUET, finantza kudeatzailea

05 59 37 23 21  – contact@arrapitz.eus

Kidetza

Laborantza elkarte orok eskatzen ahal du federazioan sartzea. Eskaera Administrazio Kontseiluan aipatzen da eta bozkatzen.

Urtesari bat fakturatzen da urte oroz; haren zenbatekoa kideen kopuruan oinarritzen da.

Xehetasun gehiago...