LABORANTZAN INSTALATZEA & TRANSMISIOA

Arrapitz sareko kide diren egiturek instalatzeko eta transmititzeko proiektua duten pertsonak laguntzen ditu, kasuz kasu, bakoitzaren beharren arabera

Ildo nagusiak ...

Gogoeta eta proiektuaren prestatzea

Elkarteek behar diren gisa guzietako argibideak biltzen eta zabaltzen dituzte : erreferentzia tekniko-ekonomikoak, ibilbide teknikoak, araubidezkoak, eskuragarri diren lurrak, salbideak… Elkarrizketa indibidualak, taldekako formakuntza bereziak, etxalde bisitak, proiektua finkatzen eta ontzen laguntzen ahal dute.

Lekuko laborarien sarean sartzea

Jada instalatuak diren laborari batzuekin eta proiektuak dituzten beste pertsona batzuekin harremanak eraikitzen dira. Formakuntza, etxaldeen bisitak, feriak, zurkaiztea… aukera guziak onak dira! Zailtasunen eta ustekabeen gainditzeko, funtsezkoa da dinamika kolektibo baten parte izatea, galderak egin ahal izatea edo laguntza eskatu ahal izatea.

Praktikan jartzea

Trebatu (Laborantzako Proba Eremua) egituraren barnean eta, berriki, ikastaldi berezi baten bidez (AFOG), proiektu bat duten pertsonak formatzen ahal dira, lanean ari izanez, probatzen ahal dute, prestatzen ahal dira, enpresa zuzenean sortu gabe.

Segimendua

Elkarteek elkarrekin lan egiten dute, EHLGrekin partaidetzan, Zurkaitzak egituraren barnean, proiektuak ahal bezain ongi segituak direla segurtatzeko. Lan kolektibo horri esker, proiektua duen pertsona egokia den elkartera —edo elkarteetara— bideratzen ahal da, bere beharren arabera, proiektuaren aitzinamenduaren arabera, argibideak denen artean ontsa ibiltzen direla segurtatuz. Segimenduak instalazioaren ondotik ere jarraitzen du.

Ibilbide ofizialak

Egitura batzuk PPP (Plan de Professionnalisation Personnalisé) dispositiboetan parte hartzeko eta PAIT (Point Accueil Installation Transmission) barneko ibilbide ofizial eta administratiboko erreferente izateko ahalmena badute. Gure elkarteetarik gehienek partaidetzak ere badituzte lurraldeko 6 laborantza-lizeoekin, beren esperientzien eta gaitasunen partekatzeko..

Transmisioa

Etxalde baten transmisioa instalazio bat bezainbat prestatzen da. Nola kudeatu lan ibilbidearen bukaera ? Zer eskubide ditu erretretadunak ? Zer egin lurrez ? Etxaldeaz ? Bizitegiaz ? Nola atxeman etxaldearen segida hartuko duen pertsona ? Nola akomeatu ? Zurkaitzak egitura solaskide izan daiteke kontu humano, administratibo eta finantzazko guzi horiendako.

Parte hartzen dute ...
APFPB_IDOKI

EHEEE / IDOKI

Euskal Herriko Etxe Ekoizleen Elkartea Zurkaitzak sarearen kide da. Zurkaitzak instalazioaren laguntzeko sarea izanki – instalatzeko xedea duten hautagaiekin solastatzeko ahalmena duena – PAIT (Point Accueil Installation Transmission) planaren barnean.
Transformazio proiektuak laguntzen ditu: araubideari eta arlo sanitarioari buruzko informazioa.
Proiektuaren finkatzeko eta haren izariaren erabakitzeko laguntza, atelierren planoen egitea.
Transformatzeko materialaren hautatzea, onespen sanitarioko dosierraren idaztea.
Merkaturatze proiektuak ere laguntzen ditu: merkatu ikerketaren egiteko metodologia, merkaturatzeko eta komunikatzeko estrategia bat plantan ezartzen laguntzea.
de communication.

LURZAINDIA

lurzaindia_champs

Zurkaitzak eta Trebatu egituretako kidea izanki, Lurzaindiak lurra xerkatzen duten proiektu-eramaileak errezibitzen ditu:
– Ohartarazten die ez dutela edozein preziotan erosi behar.
– Euskal Herrian eskuragarri diren lurrei buruzko informazioa (alokatzeak, erosteak) posta elektronikoz zabaltzen du eta lurra xerkatzen dutenak ELB sindikatuko ordezkariekin harremanetan sarrarazten, horiek segitzen baitituzte beren kantonamenduko salmentak.
– SAFERi eskatzen dio lehentasunez erosteko duen eskubidea erabil dezan, proiektu-eramaileen alde. Alabaina, Frantzian bada lurren merkatuaren erregulatzeko tresna bat, zeinak SAFERi ahalbidetzen baitio, nahi badu, funts bat lehentasunez erostea, salmenta baten karietara. Gehienetan, esku hartzen du hautagai bat baldin badu. Beraz, LURZAINDIA hautagai gisa agertzen da, erregularki, SAFERi eskatuz lehentasunez erosteko duen eskubidea erabil dezan: prezioa zuzenduz erosiz, lurraren prezio bidezko baten atxikitzeko gisan, edo eskatu prezioan erosiz, lur horrek laborantzako izaera gal ez dezan.
– Laborantzako lur eta bastimenduak eskuratzen ditu, lehentasunez erosteko duen eskubidearen erabiltzea eskatu ondotik, baina baita ere akordioa onez onean eginez eta, dotazio funtsa sortuz geroz, emaitzaz eta ondoriotasunez, instalazio proiektuen laguntzeko edo etxalde ttipiak sendotzeko, laborantza herrikoia sustatuz.

Sindikatuak proiektu-eramaileak laguntzen ahal ditu eta aholkuak ematen ahal dizkie beren ibilbide teknikoei buruz, BLEk edo bertze edozein erakundek eman laguntzen osagarri. Sindikatuaren barnean, instalazioari buruzko batzorde tekniko bat bada. Proiektu bat duen edozein pertsonak dei egiten ahal dio, adibidez ibilbide tekniko baten hautatzeko, mahats mota baten hautatzeko, etab… Batzorde hori mahastizainek eta sindikatuko misio kargudunak osatzen dute, mahasti baten landatzeari lotu alderdi administratiboendako.

Bertzalde, sindikatua partaide da, instalazio dosierrak egiten eta segitzen duten elkarteendako eta erakundeendako.

Azkenik, sindikatua laguntzaile izaten ahal da, instalazio edo/eta transmisio proiektuendako, bere kideen artean komunikatuz :  lurren bilatzea, lurren erostea edo alokatzea etab…

Irouleguy_vignes

IRULEGIKO ARNOEN SINDIKATUA

Sindikatuak proiektu-eramaileak laguntzen ahal ditu eta aholkuak ematen ahal dizkie beren ibilbide teknikoei buruz, BLEk edo bertze edozein erakundek eman laguntzen osagarri. Sindikatuaren barnean, instalatzeari buruzko batzorde tekniko bat bada. Proiektu bat duen edozein pertsonak dei egiten ahal dio, adibidez ibilbide tekniko baten hautatzeko, mahats mota baten hautatzeko etab… Batzorde hori mahastizainez eta sindikatuko misio kargudunaz osatua da, mahasti baten landatzeari lotu alderdi administratiboendako.
Bertzalde, sindikatua lankide da instalazio dosierrak egiten eta segitzen dituzten elkarteendako eta erakundeendako ere.
Azkenik, sindikatuak nornahi laguntzen ahal du instalazio edo/eta transmisio proiektuetan, bere kideen artean komunikatuz: lurren bilatzea, lurren erostea edo alokatzea etab…

B.L.E

Biharko Lurraren Elkartea

Gaur egun, Iparraldean, instalazio proiektuen % 30ek, familiaren barnean edo familiatik kanpo, laborantza biologikoko atelier bat badute. Baratzezaintza, landare aromatiko eta sendabelarrak, hegaztiak edo arbolazaintza egiteko proiektuak biologikoan dira.
BLEk proiektu-eramaileei ahalbidetzen die, lehen-lehenik, laborarien talde teknikoetan sartzea, naturalki. Bio instalazioari buruzko diagnostikoak, lursailen bisitak, kide diren bertze etxalde batzuen bisitak proposatzen dituzte, bai eta lekuko salbide batzuekin harremanetan sartzea, laborantza autonomoaz, zuhurraz, biologikoaz dugun jakitate kolektiboaren partekatzeko.
BLEren bazkideetarik 60 baino gehiago (% 20) proiektu-eramaileak dira ! Eta, biologikoan ari diren laborarien artean, erretretan sartuko direnen lehen kasuak gertatzen ari dira; desafioa da biologikoaren aldeko engaiamenduak transmisioaren ondotik ere segi dezan
!

AFOG

AFOG

Laborantzan instalatzea prestatzeko formakuntza bat proposatzen du AFOGak, bi helbururekin  :
– Ideietarik proiektura pasatzea laguntzea,
– Instalazio proiektuaren egingarritasuna lantzea, eta beraren kudeatzeko ahaletaz jabetzea.
Bi populazione formatzen ditugu gaur, eta bakotxak bere behar bereziak baditu :

Laborantxatik ez datozenak
Gaurko egunean, laborantza populazioa berritzeko, laborari mundutik kanpoko jendea hurbiltzen zaigu, laborantxa ideia batekin. Ideia hori proiektu bilakatzeko eta proiektu hori bizigarri izaiteko bidea egin behar da. Alde batetik praktiketaz jabetzea lagundu behar dugu, egiteko moldeak zoin diren, eta egiteko molde desberdinen artean norberari dohakiona atzemaiteko espreatzeko tokiak eskainiz. Bestetik, lurraldean integratzea kausitu behar da, eta hori plantatu aitzin egiteko lana da, norberak bere harreman sareak eraiki ditzan aski goiz, geroko beharrordurako. Azkenik, enpresa kudeaketara heldu behar da. Etxalde baten kudeantzak mila ofizioren menperatzea eskatzen du, eta denen arteko oreka eta lehentasunen hautatzen jakitea da agian garantzitsuena. AFOGaren formakuntza azken sail huntan kokatzen da erdiz-erdi, eta beste sailetan bakotxa zertan den galdezkatzen badu taigabe, kudeantza sentsu zabalean menperatzen ikastea du helburu.
TREBATU elkartearekin eskaintza orokor bat eraikitzen ari dugu beharrordu hauen guzien parean, plantatu nahi duenak aterabideak atzeman ditzan, bere ibilbidea segurtatzeko eta bere denbora %100 bere plantatzea prestatzeko eman dezan. Laborantza Sortzaile Ibilibidea deritzogu eskaintza horri.
Laborantxatik datozenak :
Etxalde batean handitu diren gazteak, beren aitzinekoen segida hartzen badute, printzipioz hainbat gauza menperatzen dituzte jadanik, eta deia martxan den kudeantza-molde batetik abiatuko dira.
Hauek ere, aldaketak egin nahi edo inbestizamenduen egiteko baliatu nahi dute instalatzeko memento hori. Desmartxa ofizialean sartu aitzin (plantatzeko pentsatu data baino urte bat lehenago adibidez) proposatzen diegu beren proiektua paperrean ezarriz, bere egingarritasuna estudiatzea sail desberdinetan (diru-mailan, eta tekniko edo humano engaiamendu mailan, ahantzi gabe ondorio juridiko, fiskal eta sozialak).
Formakuntza hauek, kasu berdinean direnen artean eramaiten ditugu, beren artean sortzen diren harreman eta trukaketek oraino gehiago aberasten baitute bakotxaren gogoeta eta taldearen dinamika..

Urte oroz, erretretako adinaz hurbiltzen ari diren laborariz osatu talde batek (5-10 urte lehenago) formakuntza ibilbide bat segitzen du, esperientzietan eta pertsonek dituzten galderetan oinarritua dena eta bi lan ardatz badituena:
– Zer izanen da ene proiektua erretretako (zer bizi maila, zer aktibitate…) ?
– Zein da ene etxaldearen transmisio-proiektua (familiaren barnean ala ez) ? 

EZPELETAKO BIPERRAREN SINDIKATUA

Syndicat du Piment d'Espelette : Piment grappe

Ezpeletako Biperraren sindikatua (Jatorri Deitura Gerizatua) solaskide nagusia da Jatorri Deitura Gerizatuko Ezpeletako bipergintzan hasi nahi duten pertsonendako.
Biperraren sarean sartzeko, eta lursailak Jatorri Deitura Gerizatuko Ezpeletako bipergintzarako onartuak izan daitezen eskatzeko, hastapeneko dokumentuak sindikatuari eskatu behar zaizkio. Laguntza teknikoa ere ekartzen du, bere teknikariei eta ekoizpen-baldintzen batzordeari esker (ekoizle aditu batzuk dute batzorde hori osatzen) eragileak beren ibilbide teknikoetan eta desmartxa administratiboetan laguntzeko.

espace_test_agricole_trebatu

TREBATU

TREBATUk laborantza lanaren entseatzea proposatzen du. Laborantza lanaren entseatzeak erran nahi du laborantzako aktibitate baten sortzea edo hartzea probatzen ahal dela, gehienez 3 urtez.
Elkarteak du aktibitatea eramaten, legearen, zergen eta kontuen aldetik; probalekua plantan ematen du eta, sareko egiturekin eta laborari batzuekin elkarlanean, beren proiektua probatzen duten proiektu-eramaileen laguntza segurtatzen du. Entsegu fase hortan, laborantzako enpresarik ez da egiazki sortzen, baina egoeran ezartzen da, «egiazki balitz bezala» eta legearen barnean.
Entseguan, huts egiteko eskubidea eta gibelera egiteko eskubidea segurtatuak dira.

BURU BELTZA

Buru Beltza

Buru Beltza elkartearen xedea da 2019an Manex Buru Beltzen hazkuntza sistemei buruzko erreferentzia tekniko-ekonomikoen bilduma baten eraikitzea. Erreferentzien kapitalizatze eta zabaltze lan horren helburua da arrazaz interesatzen diren proiektu-eramaileendako tresna baliagarria izatea.
Elkarteak salgai diren ardiei eta marroei buruzko abisuak ere hedatzen ditu, instalatzeko proiektua duten pertsonendako interesgarria izan daitezkeelakoan.

photo brebis saloir de cize

UHARTE GARAZIKO GAZITEGIA

Uharte Garaziko gazitegiak bere kooperatiba-kideei behar diren zerbitzuak eta material berezia eskaintzen die, gasnak findu eta artatu ahal izateko gisan. Instalazio proiektu baten barnean, transformatzeko ahala ematen ahal du, baina inbestimenduak eta lan denbora mugatuz. Kide bakoitzak ekarri kantitatea (150 kg gutienez) eta iraupena (fintzearen hastapena/bukaera etxaldean egitea edo ez) libreki erabakitzen ditu. Gaur egun, gazitegiak 27 kide baditu, gehienak ardi hazleak, et 2 langile. Urtean 30 tona gasna fintzen ditu, nonbait han.

ZALGIZEKO GAZITEGIA

saloir_sauguis_affinage

ETXE GAZNA kooperatiba zinezko mintegia da instalatzen diren gazteendako, eta etxaldeetan izan daitezkeen langile kopuru arazoei erantzun bat ekartzen die. Zalgizeko gazitegi kolektiboak instalatu berri direnei beren inbestimenduen mugatzea eta kalitatezko fintzeaz baliatzea ahalbidetzen die. Laborariei denbora irabaztea ahalbidetzen die, gasnen fintzearen parte bat bere gain hartuz. Eginkizun soziala ere badu, hazleek beren artean hitz egiten ahal duten eta partekatzen ahal duten lekua baita !

Beste ekintzak ...

FORMAKUNTZA

& LAGUNTZA

HEMENGO PRODUKTUEN

SUSTATZEA