Zalgizeko gazitegia

Etxeko gasna egiten duten lekuko ekoizleak, Zalgizen dagoen Etxe Gazna kooperatibaren inguruan bildurik, beren gasnen ontzeko eta biltegian atxikitzeko.

SALOIR_SAUGUIS_logo
Nor gira ?

64470 Zalgize-Doneztebe

05 59 28 59 23

Astelenetan eta ostegunetan, 14etatik 15'30etara

Etxeko gasna egiten duen Etxe Gazna kooperatiba 1985ean sortu zen, 7 kide kooperatzailek Gotaineko gasna-ontzeko soto baten segida hartu zutelarik. Gero, 1992an, oraingo bastimendua eraikitzen hasi ziren, Zalgize-Donezteben. Sortu denetik, 130 etxalde baino gehiagok dituzte kooperatibaren zerbitzuak baliatu, urtean 15,5 tona gasna ondurik.

Etxe Gazna kooperatibaren aktibitate nagusia gasnen ontzeko zerbitzuaren eskaintzea da. Beren gasnak egin eta, laborariek kooperatibara ekartzen dituzte; han, gasnek hainbat hilabete pasatuko dituzte, ontzeko. Urrats delikatua da, non gasnak emeki ontzen baitira eta erregularki torratuak, garbituak, itzuliak baitira, arta handiz, gure gasnen zaporeen eta tipikotasunaren ahal bezain ontsa garatzeko. Sotoaren ingurumenaren kalitatea, ontzailearen jakitatea eta begia erabakigarriak dira denbora hortan. Gure langile ontzaileak du lan hori egiten, gutarik batzuen laguntzarekin.

2018an, Kooperatiba gazitegia berritzen hasi da. Gasnen atxikitzeko sala bat (15 tonakoa) antolatuko da, hezetzeko sistema moderno batekin (lainoztapenaren bidez) eta hedapen bat eginen da, tresna garbientzat eta zikinentzat, aparte izanen diren bi gelatan, bai eta «erizaindegi» bat, gasnak berrogeialdian ezartzeko, egin behar diren analisien denboran.

Antolaketa
Bulegoa
  • Bettan HOQUI, lehendakaria
  • Thomas ARHANCET, lehendakariordea
  • Monique SAÜT, diruzaina
  • Hélène ROLLAND, idazkaria
Langilea
  • Martine BENGOCHEA

 05 59 28 59 23

Kidetza

Gazitegiaren erabiltzeko, gutienez 70 €-ko suskripzioa hartu behar da, hots, ekarri gasna pila baten heinekoa (200kg, nonbait han).

Gero, ontzeko tarifa Biltzar Nagusian finkatua da, ondoko sasoiarendako, kooperatibaren gastuen arabera. Ekoizleak ekarri gasna pisuaren arabera fakturatua da (1,15 € / kg-a, 2018an).

Xehetasun gehiago...
carte_postale_etxe_gazna