FORMAKUNTZA & LAGUNTZA

Arrapitz sareko egiturek laguntzak eta mota anitzeko formakuntzak proposatzen dituzte, denei irekirik !

Ildo nagusiak ...

Proiektu berria, hobetzeko gogoa, laguntza beharra …

Formakuntzak antolatuak dira kide diren laborarien beharren eta gogoen arabera, eta dena egina da denen esku izan daitezen. Proiektu-eramaileei eta laborariei zuzentzen zaizkie, beren lan ibilbide osoaren denboran. Urtean ehun formakuntza baino gehiago antolatzen dira.
Formakuntzen katalogoa hemen telekarga ezazu edo elkarteekin zuzenean mintza zaitez, interesatzen zaizkizun gaien proposatzeko. 

Hemen deskargatu 2022ko formakuntza katalogoa ou edo elkarteekin harremanetan sartu interesatzen zaizkizun gaiak proposatzeko.

Esperientzien eta gaitasunen partekatzea

Elkarte gehienek gure lurraldeko 6 laborantza-lizeoetako formakuntzetan esku hartzen dute, beren esperientzien eta gaitasunen partekatzeko.
Proiektu berri bat edo zailtasunak baldin badituzu, elkarteei laguntza indibidual edo/eta kolektiboa eskatzen ahal diezu.
 

Parte hartzen dute ...
AFOG

AFOG

Formakuntza eta laguntza AFOG elkartearen lanaren funtsa da.
Kontularitza, zergalaritza, arlo juridikoa edo administratiboa… gai guzi horiek gogoeta orokor bat pizten dute eta etxaldearen kudeaketara eta, ondorioz, bizi proiektura daramate. Kideak urtean 6 eta 8 aldiz artean biltzen dira, 6 eta 8 kide arteko talde iraunkorretan. Holakoetan, aldi berean, formatzeko aukera badute, ideien eta beren etxaldeen kudeaketaz duten ikuspegien trukatzeko, eginbeharrei buru egiteko, bertze laborari batzuekilako loturen egiteko edo atxikitzeko, beren egin moldeen alorrean bertze posibilitate batzuen ikusteko…
Talde horiez gain, formakuntza parrasta proposatua da, inskripzio berezia eginez. Formakuntza horien gaiak kideen eskaera eta beharretarik heldu dira. Beraz, nahiz eta batzuk urte guziz errepikatzen diren, elkarteak ahalak hartzen ditu formakuntza berri batzuen antolatzeko, bere kideek gai berriak proposatzen dituzten ber. sujets.

B.L.E.

Biharko Lurraren Elkartea

Formakuntza B.L.E. elkartearen lanaren funtsa da, bai laborariei teknikoki autonomoago izateko ahala eskaintzen baitie, bai laborariei beren artean jakitateen partekatzeko ahala ematen baitie.
Gai biziki anitzak aipatzen dira: oinarrizkoak, hala nola agronomia eta errazioen doitzea; eta gai berriagoak, hala nola abereei lotu kinesiologia, animalien indarraren baliatzea edo ostatu kolektiboei zuzendu salmenta.
2018an, BLEk 95 formakuntza antolatu ditu, non 700 ikasle inguruk parte hartu baitute.
Laguntzaren aldetik, Eskualdeko Pacte bio programaren karietara, BLEk «Biologikora pasatzeari buruzko» diagnostikoak egiten ditu, bai eta Biologikora pasatu ondoko kontseiluak ematen ere.
 

Irouleguy_vignes

IRULEGIKO ARNOEN SINDIKATUA

Sindikatua ez da formakuntza-erakundea baina gure lurraldeko formakuntza-erakunde batzuen partaidea da.
Gisa hortan, urte osoan, hainbat formakuntza proposatzen dira, berriki plantatu mahastizainendako, proiektu-eramaileendako eta mahasti-etxaldeetako langileendako. Adibide batzuk:
– Poussard teknikaren araberako mozteari buruzko formakuntza, BLErekin partaidetzan.
– Eritasunen ezagutzeko formakuntza, Agrocampus 64rekin.
– Dastatzeari buruzko formakuntza.
Azkenik, sindikatuak formakuntzak plantan eman ditzake kideen eskaeren arabera.

BURU BELTZA

Buru Beltza

Buru Beltza elkarteak artzainen lanbide-burtsa bat animatzen du; horren helburua da langileak xerkatzen dituzten hazle transhumantzia-egileak eta lurraldean lan egin nahi duten soldatapeko artzainak elkarrekin harremanetan ezartzea, bai udako garaian, bai negukoan.
Laguntza-dispositibo horren eginkizuna da bai transhumantzia egiten duten etxaldeen langile eskasiari erantzutea, bai departamenduko ibarretan urte osoan lan egin nahi duten soldatapeko artzainen lan-proiektuen laguntzea.
Proiektu hori elkarlanean eramaten dute Biarnoko 3 ibarretako hazleen eta transhumantzia-egileen elkarteak eta 64 departamenduko soldatapeko artzainen elkarteak. 

APFPB_IDOKI

EHEEE / IDOKI

Euskal Herriko Etxe Ekoizleen Elkarteak urtean hogei bat formakuntza antolatzen ditu:
Transformatze teknikak : gasnen eta esnekien egitea, haragizko produktuen transformatzea, landareen transformatzea, eztiaren transformatzea… eskaeraren araberako formakuntzak, ekoizleen eta proiektu-eramaileen beharren eta arazoen arabera.
Etxaldeetako produktuen azterketa sentsoriala.
Higienea, etxaldean transformatzean.
Merkaturatzea eta komunikazioa : merkatu ikerketa, marketing-a, komunikazioa, Internet eta sare sozialak.sociaux

EZPELETAKO BIPERRAREN SINDIKATUA

Syndicat du Piment d'Espelette : Piment grappe

Ezpeletako Biperraren sindikatuak (Jatorri Deitura Gerizatua) sareko eragileei hainbat formakuntza proposatzen dizkie, urte guzian: laguntza teknikoa helburu duten formakuntzak, kalitate sanitarioari buruzkoak, dastatzeari buruzkoak.
Langileek dituzte formakuntza batzuk animatzen, eta bertze batzuk kanpoko partaideek.
Bertzalde, elkartea entseatzen da eragileen eskakizunei ihardestera, interesatzen zaizkien gaiei buruzko formakuntzak antolatuz (sasoilarien hartzea, lan zuzenbidea…)..

SOS Indartu

SOS INDARTU

SOS Indartu egiturak —borondate oneko laguntzaileez osatua denak— zailtasunetan diren laborariak laguntzen ditu, beren egoera orokorki kontuan hartuz: jendearena, ekonomikoa, finantza alorrekoa, teknikoa, juridikoa eta harremanen alorrekoa, bai maila profesionalean, bai maila pertsonalean. Ondokoak dira laguntza horren berezitasunak: konfiantzan ematea, egoeraren konprenitzea, partaidetzen bilatzea, ekintza-plan bat plantan ematea, «pertsonarekin» egitea, eta ez «pertsonaren ordez», pertsonak ihardukitzen laguntzea. 

SAGARTZEA

Pomme du Pays Basque

Sagartzea Sagartzea elkartea 1990ean sortu zen, Ipar Euskal Herrian sagarno egiteko sagargintza berriz abiarazteko xedez. Lehen urteetan, elkarteak gogoetak egin ditu du hemengo sagarren inguruko sare baten plantatzeari buruz; gogoeta horrek Eztigar kooperatibaren sortzea ekarri du, 1996an.
Elkarteak beti segitu du edateko sagarren eta jateko sagarren zerrendatzen, gure lurralde osoan. Urte oroz, segitzen du mozte ikastaldiak, txertatze ikastaldiak, bisita teknikoak, kontseilu eta laguntza egunak antolatzen, publiko zabalari edo proiektu ekonomikoa duten landatzaileei zuzendurik.

EHA

EUSKAL HERRIKO ARTZAINAK

 

2001ean, artzain talde ttipi bat bildu zen EHA elkartearen sortzeko. Finantzamendu bat erdietsi zuen artzainak beren aktibitatea iraunkor bilakatzen laguntzeko, bai neguan, bai udan : materialaren erostea, lurren alokatzea, langileen hartzea…

Gaur egun, artzain soilen kopurua beti ttipituz doa. Hala ere, elkarteak nahi ditu mendia behar duten laborariak bildu, eta ondoko puntuei lotu proiektuak lagundu : transhumantzia, udako gasnaren saltzea, soldatapeko artzainen enplegatzea, mendiari esker bizi diren etxalde ttipien atxikitzea, mendiko alhapideen artatzea eta mendian bizitzea.

UHARTE GARAZIKO GAZITEGIA

photo brebis saloir de cize

Uharte Garaziko gazitegiak bere kooperatiba-kideei behar diren zerbitzuak eta material berezia eskaintzen die, gasnak findu eta artatu ahal izateko gisan. Transformatze proiektu baten barnean, transformatzeko ahala ematen ahal du, baina inbestimenduak eta lan denbora mugatuz. Kide bakoitzak ekarri kantitatea (150 kg gutienez) eta iraupena (fintzearen hastapena/bukaera etxaldean egitea edo ez) libreki erabakitzen ditu. Gaur egun, gazitegiak 27 kide baditu, gehienak ardi hazleak, et 2 langile. Urtean 30 tona gasna fintzen ditu, nonbait han.

champs avec tracteur Garro

SCIC GARRO

SCIC Garro egiturak Lekorneko herrian 9 hektarea lur ustiatzen ditu baratzezaintzan, barazkiak pentzeetan eta berotuak ez diren negutegietan ekoitziz, laborantza biologikoan. SCIC egiturak formatzen ditu instalatzeko proiektua duten pertsonak eta Hazparneko laborantza eskolako BPREA Baratzezaintza biologikoa formakuntzako ikasleak. BLEren formakuntza profesionalak ere aterpetzen ditu.

ZALGIZEKO GAZITEGIA

saloir_sauguis_affinage

ETXE GAZNA kooperatibak hemengo jakitate baten atxikitzea ahalbidetzen du. Gasna egitea Xiberoko eta inguruetako ibarretako ondarearen parte da, bai etxaldeetan, bai eta —bereziki— mendiko bazkalekuetan.
Gasna egiten segitu nahi duten guziek, gasna hasi nahi dutenek, gazitegia artetan edo denbora guzian behar dutenek, tresna egokia behar dute, normak errespetatzen dituena eta hemengo langile konpetenteekin ari dena; Zalgizeko gazitegiak ezaugarri guzi horiek baditu. Etxe Gazna kooperatibak, Zalgizeko gazitegiarekin, baliabideen bateratzeko ahala ematen du eta lanbidea ezagutzen duten jendek dute lana egiten.
Kooperatibak norberak jateko gasnak fintzea ere proposatzen du, horretako propio den sala batean. Parerik ez du Euskal Herrian, eta egiazko jakitate tradizional baten atxikitzeko bidea ematen du Xiberoan, etxalde anitzetako laborariei gasna egiteko posibilitatea eskainiz, izari ttipian, norberak bere gasna jateko gisan.

Beste ekintzak ...

LABORANTZAN INSTALATZEA

ETA TRANSMISIOA

 

HEMENGO PRODUKTUEN

SUSTATZEA