Jatorriaren eta Kalitatearen Institutu Nazionalak, 2007ko uztailaren 4an, Ezpeletako Biperraren Sindikatua Defentsa eta Kudeaketa Erakunde gisa onartu du. «Piment d’Espelette-Ezpeletako Biperra» Jatorri Deitura Gerizatua kudeatzen duen erakunde ofizial bakarra da.
Jatorri Deitura Gerizatuko Ezpeletako Biperra ekoitzi nahi duen pertsona orok Sindikatuko kide izan behar du. Orain, Sindikatuak 212 eragile biltzen ditu, hola banaturik : 194 ekoizle, 12 transformatzaile, 7 paketatzaile.