HEMENGO PRODUKTUEN SUSTATZEA

Arrapitz sareko kide diren egiturek lan egiten dute bizilagunei eta profesionalei hemengo produktuen ezagutarazteko.

Ildo nagusiak ...

Gure elkarteek lan egiten dute bizilagunei eta profesionalei (jantegiei eta jatetxeei) hemengo produktuen ezagutarazteko.

Horretarako, baldintza bilduma finkatuak dituzten kalitate ikur batzuetan oinarritzen dira: Jatorri Deitura Gerizatuak (Irulegiko arnoak, Ezpeletako biperra, Ossau Iraty gasnak, Kintoa Xerriak), AB laborantza biologikoa eta Idoki laborantza marka kolektiboa.
Bertze batzuk entseatzen dira arraza edo jakitate berezi baten ezagutaraztera edo atxikitzera.

Sustapen horren helburua da produktuen kalitatearen onartzea, laborariei irabazi duin baten segurtatzea eta salmenta sareen biderkatzea, lurraldeko bizilagunek —molde indibidualean eta kolektiboan— janari sano eta kalitatezkoa eskuratzeko posibilitatea ukan dezaten.

Parte hartzen dute ...
Irouleguy_vignes

IRULEGIKO ARNOEN SINDIKATUA

Sindikatuak Irulegi Deituraren (eta beraz ekoitzi arnoen) sustatzea eta haren balioa agerian ematea ahalbidetzen duen egitura da. Horretarako, animazio batzorde bat bada, sindikatuaren barnean, plantan eman behar diren animazioez edo animazioetan parte hartzeaz erabakitzeko.
Beraz, sindikatuak urtean 3 gertakari antolatzen ditu: profesionalei zuzendu saloi bat, deituraren ate-irekitzea (2 urteetarik) eta publiko zabalari zuzendu arnoen merkatu bat. Animazio bakoitzean, ekoizleak hor dira beren arnoen dastarazteko edo/eta saltzeko. Egun garrantzitsuak dira, non deiturari buruz anitz komunikatzen baita.
Gainera, sindikatuak lurraldeko bertze eragileekin antolatu ekintza komunetan ere parte hartzen du. Adibidez, Euskal Herriko bertze hiru sormarkekin (Kintoa, Ezpeletako Biperra, Ossau-Iraty) antolatu gertakarietan. Orduan, helburua da lurraldeko laborantza-aberastasunaren agerian ematea. Sindikatuak laborantza-saloietan parte hartzen du, bai eta besta edo kultura aire gehiago duten gertakari batzuetan ere.

BURU BELTZA

Buru Beltza

Arrazaren, transhumantzia erabiltzen duten sistemen eta hazkuntza horietarik atera ekoizpenen sustatzeko (bereziki mendiko gasna), Buru Beltza elkarteak hainbat gertakari antolatzen ditu: Bortuaren Eguna (Garazin) eta Bortütik Eraistea (Xiberoan).
Sustapen-gertakari horiez gain, elkarteak gogoeta orokor bat eramaten du arrazako produktuen (bildotsen, gasnaren) balorizazioaren aldeko estrategia kolektibo bati buruz.

Biharko Lurraren Elkartea

B.L.E.

Bio labelean engaiatuak diren etxalde gehien-gehienak hurbileko bio sareetan engaiatuak dira: zuzenean saltzea, hurbileko ekoizleen saltegiak eta saltegi berezituak, kanpoko merkatuak, saskiak, AMAPak, kontsumitzaile taldeak… Inportantea da bizilagunek etxaldeen engaiamendua ontsa ezagut dezaten : etxaldeetara joateko bide seinaleak, banderolak, saltegien barneko pankartak, ekoizleen gidak, webguneak, ondoko lemaren inguruan: «biologikoa eta hemengoa, paregabekoa ! ».
Sustapen horren oinarrian, pedagogia lan bat egin behar da, jendea laborantza iraunkorrari buruz, janariari buruz, agroekologiari buruz informatzeko eta sentsibilizatzeko.
BLEk erabaki du EHKOlektiboa sortzen laguntzea eta bertan engaiatzea, Hegoaldeko bio ekoizle eta kontsumitzaileekin elkarlanean. BLE Lekorneko SCIC Garro baratzezaintza-egiturako eta Lehuntzeko SCIC Légume Pro egiturako bazkide ere da
.

EHKOlektiboa

EHKO

EHKOlektiboa Euskal Herri osoko etxaldeak biltzen dituen sare bat da; horri esker, etxalde biologikoak, jende-izarikoak, hurbilekoak eta elkartasunezko ekonomian errotuak identifikatzen ahal dira.

Hitzarmena izenpetuz, laborariak engaiatzen dira: elkartearen biziaraztera, praktika agronomikoei (transformatzeari, ingurumenari, saltzeari, baldintza sozialei) buruzko oinarrizko baldintzen errespetatzera, eta beren praktiken hobetzeko xedea duten lantaldeetan parte hartzera. Laborariz eta kontsumitzailez osatu batzorde batek etxaldea bisitatzen du eta etxalde horrek egiten duen kide izateko eskaera onartzen du, edo ez.
Logo batek eta tresna batzuek identifikatzen dituzte EHKO etxaldeak, merkatuetan, AMAPetan, etxaldeetan…
Besta egun bat egiten da, Baserriko Uzta izenekoa, EHKO sareko laborari baten etxaldean :  bisita bat, otordu bat eta kontzertu bat egiten dira.

Syndicat du Piment d'Espelette : Piment grappe

EZPELETAKO BIPERRAREN SINDIKATUA

Ezpeletako Biperraren Sindikatua (Jatorri Deitura Gerizatua) Ezpeletako Biperrari buruzko komunikazioaz eta haren sustatzeaz arduratzen da.
Haren erakusleiho nagusia Etxea izeneko interpretazio zentroa da.
Saileko eragileen esku, hainbat komunikazio tresna badira : publiko zabalari zuzendu eskuorriak (hainbat hizkuntzatan), afixak, kakemonoak, pegatinak…
Paraleloki, gertakari batzuk badira, hala nola Pariseko Laborantza Saloia, non parte hartzen baitugu, edo indibidualki edo Euskal Herriko bertze deiturekin elkarturik, gure lurraldeko aberastasunaren eta aniztasunaren erakusteko; han, gure usaiako partaideak Ossau-Iraty, Irulegi eta Kintoa deiturak dira.

EHEEE / IDOKI 

APFPB_IDOKI

Euskal Herriko Etxe Ekoizleen Elkarteak IDOKI laborantza-kalitate hitzarmenaren sustapen kolektiboa garatzen du :

– Merkatuak antolatuz : Uztaritzeko merkatua, maiatzean; Larresoroko merkatua, Eguberriz; etxaldeetan antolatu merkatuak; IDOKI feria, agorrilean, Ezpeletan

– Miam’Idoki Baionako bestetan egiten den haurren eguneko otordua

Hainbat komunikazio tresna badira : ekoizleen eskuorriak, afixak, produktuen gainestalkiak, etiketak, etxaldeetako taulak.

Etxaldeetako produktuez hornitu janari mahaiak ere muntatzen ditu, gertakari batzuen karietara.

Eztigar

EZTIGAR

1996an, hemengo barietateetako 30 bat sagar ekoizlek Eztigar laborantza saileko kooperatiba sortu zuten, kooperatibako kideen sagarren erostea eta saltzea kolektiboki kudeatzeko.
Azken urte hauetan, kasik sagar guziak SARL SEGIDA sozietateari saltzen zaizkio. Sozietate hori kooperatibaren barnean sortu zen hemengo barietateetako sagarren jusen, sagarnoen eta produktu eratorrien transformatzearen eta saltzearen segurtatzeko. Gisa hortan, SARL SEGIDA sozietateak kasik 200 tona sagar transformatzen ditu Donaixti-Ibarren.
.

BIOZKARIA

Biozkaria

Biozkaria elkarteak Pirinio Atlantikoetako 9 behi hazle biltzen ditu, laborantza biologikoan ari direnak, ostalaritza kolektiboari eta ohiko ostalaritzari kalitatezko haragi biologikoen proposatzeko.
Haren kide diren hazleek jantegien proiektu deialdiei kolektiboki erantzuten diete, jantegien hornitzeko logistika antolatzen dute (abere kopurua, paketen prestatzea, ekartzea, fakturatzea) eta haurrei zuzendu hezkuntza eta sentsibilizazio lan bat eramaten dute (ikastetxeetan egin ekintzak, etxaldeen bisitak)..

SCIC GARRO

champs avec tracteur Garro

SCIC Garrok hogeita hamar bat barazki espezie lantzen ditu, kanpoko 7,5 ha-ko alorretan eta 4400 m²-ko aterpe hotzetan. 2018an, 350 arbolako fruitu baratze bat landatu dute eta 2016az geroz, Arto Gorria lantzen dute, hots, hemengo arto barietatea, irin bilakatzeko.
2012az geroz, inguruetako eskoletako eta haurtzaindegietako jantegi batzuk hornitzen ditu (Hazparne eskualdea, Kanbo eta inguruak). 2018ko buruilaz geroz, Lekorneko eskolako jantegi berria hornitzen du. 64 departamenduko «Bio eta Lekuko jan» desmartxan parte hartzen du. Barazkiak partikularrei saltzen zaizkie, asteroko saskietan eta Kanboko merkatuan.

saloir_sauguis_affinage

ZALGIZEKO GAZITEGIA

Zalgizeko gazitegiaren berritzeko proiektua aktibitate berri batean sartu da : eskabideen prestatzea eta igortzea, gasnen salmenta kolektiboarendako, funtsezkoa baita gure saltzeko tresnen mutualizatzeko eta hazleen salbideen dibertsifikatzeko. Salmenta kolektiboan parte hartzen duten kideak engaiatzen dira Ossau Iraty Jatorri Deitura Gerizatuaren kide bilakatzera eta beren gasnak Zalgizeko gazitegian ontzera.
Elkarretaratzeak ahalbidetzen digu etxeko eta mendiko gasna batzuen eskaintzea, hein desberdinetan onduak, kasik urte guzian, bezero anitzendako (esneki saltzaileak, kalitatezko janari saltegiak, erosketa elkarteak…).

Beste ekintzak ...

LABORANTZAN INSTALATZEA 

& TRANSMISIOA

FORMAKUNTZA

& LAGUNTZA