BURU BELTZA

Buru Beltza elkarteak Manex Buru Beltza izeneko ardien hazle batzuk biltzen ditu, arrazaren zaintzeko eta sustatzeko, eta transhumantzia sistemen laguntzeko xedez.

Nor gira ?

Haize Berri, 1215 Izura Azmeko errepidea
64120 IZURA

06 75 88 64 51

Astelehenetik ostiralera 9etatik 17etara

2010an, azken 30 urteetan Manex Buru Beltzen %60aren desagertzea ikusirik (80.hamarkadan 200 000 burutik 2018an 74 000 burura ttipituz), laborari talde batek, Buru Beltza elkartea sortu zuen.

Gaur egun, departamendu osoan banaturik diren 95 hazlek osaturik, Buru Beltza elkarteak, mendiaren erabilpena eta AOP Ossau Iraty sormarkarekin harremana sustatuz, Manex Buru beltza arraza sistema iraunkorretan, babestea eta defenditzea du helburutzat.  

Manex Buru Beltza, orokorrean, Euskal Herriko mendi guneetan hazia da : etxaldeen %75a Garazi-Baigorri, Oztibarre-Iholdi eta Xiberuan aurkitzen da eta hauen barne %95-k mendia erabiltzen dute. Manex Buru Beltza, AOP Ossau-Iraty sormarkako arrazen artean, mendian denbora gehien egoiten den arraza da, bortuan 6 hilabete pasatzen ahal ditu. Mendia baliatzen duten sistema iraunkorretan hazia, lurraldearen baldintzei eta uda bortuan iragaiteko egokitua da. Arraza honek bizi luzetasun haundia du eta
axurien hazteko gaitasun onak ditu.
Arraza babesteaz gain, Buru beltza elkarteak, egunerokotasunean laborantxa iraunkorraren alde lan egiten du, mendia erabiliz, etxaldeen iraunkortasuna segurtatzen duten sistemak sustengatuz.

Lan eremuak

Selekzio eskema berri bat

Buru Beltzarentzat

Hasiera batean, elkartearen lan ardatz nagusia selekzio eskema berri baten plantan ezartzea izan zen. Selekzio zentroarekin elkarlanean, eskema hunen helburua irizpide berri batzuen integratzen zen. Hala nola, orain arte, selekzioa, esnearen produkzioa emendatzeko baizik ez zen bideratua izan. Gaur egun, arrazaren estandarra edo iraunkortasuna bezalako irizpideak integratu nahi dira. Gisa hortan, selekzio eskema laborarien beharrei eta mendia erabiltzen duten sistemei egokitua litaike.

Buru Beltza elkarteak eta Garaziko Ikastolak elkarlanean antolaturik, Bortuaren Eguna bi urte guziz iragaiten da. Egun horrek pesta eta kultura uztartuz, mendiaren erabilpenari sensibilizatzea du helburutzat. Euskal mendiko eragile desberdinak biltzen dituen gertakari honen bidez, Manex Buru Beltza tokiko ardi arraza, eta artzaingoa sustatzen dira. Ardi eta Bortuko AOP Ossau Iraty gasna lehiaketen bidez, parada da publiko zabal bati ardi Buru beltzak eta bere produktuak ezagutaraztea.

Bortütik eraistea edo “Fête de la transhumance” urtero irailan Ligi Atherein antolatua da. Egun horren kari, bortutik jausten diren ardi tropen desfilea ikusteko parada da.

Bestalde Buru Beltza elkarteak SIL-OVIN, BPREA, BTS ACSE et Production Animales bezalako formakuntzetan parte hartzen du aurkezpen batzuen egiteko.

 

Ahantzi gabe, elkarteak, urtero, argazki frangorekin, arraza, artzaingoa eta kalitatezko produktuak aitzinera ezartzen dituen agenda bat sortzen du.

Buru Beltza arrazaren
produktuak baloratu

2018tik, elkartearen barne, lan talde bat osatu da Buru Beltzaren produktuen baloratzeko egiten ahal denari buruz gogoeta bat eramaiteko. Helburua da ekimen kolektibo zehatz
batzuei buruz pentsatzea, ondoko galderei erantzuteko :

  • Nola Manex Buru Beltzekin ari diren etxaldeen eredu ekonomikoa segurtatu eta babestu, arraza horrekin plantatzea sustatzeko ?  

  • Nola egin Manex Buru Beltzaren egiazko eta kalitatezko irudiaren erabilpenak ondorio ekonomikoak ukan ditzan etxaldeentzat ?  

  • Nola egin, etxalde hauek sortzen dituzten lurraldearen ingurumenari lotutako abantailak ekonomikoki baloratzeko ?

Pirinieo-Atlantikoko

artzainen enplegu bolsaren kudeatzea

Langilegoaren beharrei eta enplegatuak diren artzainen prekaritate arazoei begira, Enplegu Bolsak, hurbileko laguntza bati eramanez, artzain beharretan diren laborarien beharrei erantzutea eta artzain enplegatuak lurraldean egonaraztea du helburutzat.

Enplegu bolsak, laborari nagusien lan eskaintzak zabaltzen ditu, beren beharrei erantzuten duen artzainekin harremanetan jartzen ditu, enplegatzeari lotua diren informazioak komunikatzen dizkio eta egitura egokiei buruz bideratzen ditu.

Enplegu bolsak, artzainak lana eskaintzen duten laborariekin harremanetan jartzen ditu, beren proiektu profesionalaren muntatzen laguntzen ditu, formakuntza, zerbitzu edo enpleguari lotutako egitura egokiei buruz bideratzen ditu.

Antolaketa
Adminiztrazio kontseilua
  • Mikel NEGUELOUA, ko-lehendakaria, hazlea DONAIXTIN
  • Bastien CECCHETO, ko-lehendakaria, hazlea DONAIXTIN
  • Ximun LUCU, diruzaina, hazlea MUZKILDIN
  • Bettan AGUER, idazkaria, hazlea GAMEREN
  • Jean Bernard MAITIA, hazlea AINTZILEN
  • Peio ETCHEVERRIA, hazlea EZTERENZUBIN
  • Peio ELICEITS, hazlea SUHUSKUNEN
  • Cedric ANDERE, hazlea BARKOZEN
  • Peio AUZQUI, hazlea ARNEGIN
  • Thomas NABARRA, hazlea LAKARRIN
  • Jon PAULERENA, hazlea EZTERENZUBIN
Langileak
  • Léa PITZINI

Selekzio eskema eta arrazaren promozioa

06 75 88 64 51

burubeltza.elkartea@gmail.com

  • Salomé HENNEQUIN

Artzainen enplegu boltsa

06 38 36 81 41

boursebbeltza@gmail.com

Kidetza

Urtesaria 30€.

Horrek barne hartzen ditu:
– Elkartearen aldizkariaren errezibitzea;
– Marroen katalogo bat;
– Egutegi bat.

Xehetasun gehiago...
Télécharger le bulletin d'information n°11

« Bonet Beltz » (bulletin d’information de l’association)

Télécharger le bulletin d'information n°12

« Bonet Beltz » (bulletin d’information de l’association)