BLE - BIHARKO LURRAREN ELKARTEA
B.L.E-k laborantza biologiko, autonomo, lekuko eta solidarioaren garatzeko lan egiten du, Iparraldean, sareak antolatuz, formakuntzaren bidez, entseguak eginez.
Haize Berri 1215 Izura Azmeko errepidea, 64120 IZURA
05 59 37 25 45 – 06 27 13 32 38
Astelehenetik ostiralara
9etatik 17etara
1995an Biharko Lurraren Elkarteko sortzaileek nahi zituen laborariek gobernatu garapen-tresnak eraiki, laborantza autonomo, xuhur, biologikoaren alde, Iparraldean, laborarien arteko elkarlanean eta partekatzean oinarriturik.
Orduko giro «produktibistan», BLE fite bereizi zen: hastapeneko 30 kideak 350 dira orain : 300 etxalde eta 50 kide asoziatu (partikularrak, enpresak). Lehen animatzailea 1997an hartu zuten eta, gaur egun, taldeak 7 pertsonaren heinekoa biltzen du.
Laborantza biologikoaren aldeko Riquois plana 1998an, laborantza iraunkorraren inguruko kontratuak 2006an, mahasti-lurraldeen kartografia 2007an, BP REA option maraichage bio diplomaren sortzea 2009an, laborantza-lizeoei zuzendu Sur la Route de la Bio operazioa 2013an, Pacte bio Nouvelle Aquitaine programa 2017an… gertakari horiek guziak garrantzitsuak izan dira lurraldeko laborantzaren trantsizio prozesu progresibo eta deliberatuan.
Euskal Hirigune Elkargoarekin 2018an hasi partaidetzaren karietara, BLE behin betiko ezagutua izan da biologikoaren arloko Euskal Herriko erakunde erreferente gisa.
Gaur egun, haren misio nagusiak dira :
- Laborantza biologiko autonomo eta xuhurraren aldeko formakuntza,
- Laborantza biologikoan instalatzeko eta laborantza biologikora pasatzeko laguntza,
- Ikerketa eta berrikuntza,
- Biologikoaren sustapena eta merkaturatzeko laguntza.
20 kideko Administrazio Kontseiluan diren 6 kideko Bulegoak ditu Biharko Lurraren Elkartearen ekintzak gidatzen. Kideen beharren jakinaraztea talde erreferenteen artean segurtatua da; orain, 18 talde badira : ekoizpen motaka (baratzezaintza, hegaztiak, behiak…), zeharkako gaika (animalien osagarria, bioaniztasuna…), gai berritzaileentzat (biodinamia, animalien indarraren baliatzea…).
Inportantea da ohartzea BLE hainbat saretan aktibo dela: ARRAPITZ federazioan, CIVAM sarean, FNAB sarean, EHKOlektiboan. BLE elkartea Interbio Nouvelle Aquitaine erakundeko eta CADEko kide ere da.
Biologikoaren «konbentzional bilakatzearen» parean (hots, integrazio ekonomikoaren eta industrializazioaren parean) BLEk eta haren kideek altxatzen duten desafioa da frogatzea biharko biologikoa garatzen ahal dela marko solidarioan, hurbiltasunean, autonomian, etxaldeen bideragarritasunean eta bizikortasunean, bizilagunekiko konfiantzazko harremanean.
Formakuntza
Urte oroz, Biharko Lurraren Elkarteak ehun bat formakuntza, elkarretaratze tekniko eta trukaketa-egun antolatzen ditu, hazkuntzari buruz (bazkatzea, animalien osagarria, ekoizpen motaka), agronomiari buruz (lurzoruaren ezagutzea, pentzeak, lantzen diren landareen araberakoa, biodinamia), baratzezaintza, arbolazaintza, mahastizaintza…
Laborantza biologikoan instalatzeko
eta laborantza biologikora pasatzeko laguntza
BLEk proiektu-eramaile anitz laguntzen ditu (elkarrizketak, lekuan lekuko bisitak, formakuntza kolektiboa…). Zenbaki batzuk erabiliz, urtean heldu da :
- Biologikoan instalatzeari buruzko 20 diagnostiko
- Biologikora pasatzeari buruzko 20 diagnostiko
Biologikora pasatu ondoko 40 segimendu indibidual
Posible den aldi oro, laguntzak alde indibiduala eta kolektiboa bateratzen ditu. Biharko Lurraren Elkarteak aktiboki parte hartzen du Zurkaitzak sareko koordinazio lanean, Arrapitzeko bertze egiturekin eta EHLGrekin, non instalazio proiektuen laguntzeko lan egiten baitute.
Ikerketa eta berrikuntza
Xedea da parte hartzeko aukera ematen duten ikerketa ekintzak animatzea, produktu sintetikorik gabeko laborantza baten alde, etxaldeen autonomia helburu, bertako baldintza pedoklimatikoetan : lurzoruen kartografia, bioaniztasun kultibatua, erreferentzia bilketa, biodinamia, polinizatzaileen ostatatzea… Talde eta lan horietarik, liburuak argitaratzen dira, baratzezaintza biologikoaz, hazkuntzaz, fitxa eta gida teknikoak, eta BLE Berri aldizkaria (hiru hilabetetarik).
Biologikoaren sustapena
eta merkaturatzeko laguntza
Ekintza anitz burutzen dira Iparraldeko etxaldeen engaiamendu biologikoaren sustatzeko : Euskal Herriko laborari biologikoen gida, interneten dagoen mapa interaktiboa, eskolekin eta kolegioekin egin lana (Bio & Lekuko jatea), ekoizle talde batzuen animatzea kolektiboki merkatura dezaten, ikusizko tresna batzuen argitaratzea (etxaldeetako panelak, merkatuetako banderolak..), etxalde irekiak operazioa («Etxaldez etxalde» – CIVAM sarea), Garron egiten den lekuko sare biologiko eta solidarioaren elkarretaratzea (Asunak), etab.
- France BONILLO, Bulegoan, Mauleko biztanlea
- Paul CARRICABURU, Diruzaina, mahastizaina Azkaraten
- Jean Claude AGUERRE, zereala eta fruitu ekoizlea Pagolan
- Maite DUHALDE, Idazkaria, ardi esnedun hazlea Aiheran
- David BACHACOU, oilo hazlea Bunuzen
- Pascale DE CHARENTENAY, fruitu ekoizlea Hoztan
- Anita DUHAU, ahuntz hazlea Lohitzunen
- Jean Marie IRIGOIN, zerri, ardi eta behi hazlea Ibarlan
- Bruno JUNQUET, baratzezaina Itsasun
- Nicolas MENDIBOURE, baratzezaina Irisarin
- Francis LARREA, Lehendakaria, baratzezaina Lekornen
- Cécile THOREAU, Bulegoan , safran eta fruitu ekoizlea Pagolan
- Pettan PREBENDE, oilo hazlea Gabadin
- Caroline GOYETCHE, landare aromatiko ekoizlea Samatzen
- Maider ETCHART, behi eta ardi hazlea Hazparnen
- Ugo ARBELBIDE, behi hazlea Heletan
- Oihana BORDARRAMPE, ardi esnedun hazlea Donamartirin
Manon MERCIER
bioaniztasun kultibatuaren animatzaile teknikoa
ble.manon.mercier@gmail.com – 06 27 13 32 32Maria BRYKALSKA,
barazkien animatzaile teknikoa
ble.maria.brykalska@gmail.com – 06 27 13 32 31Juliette DENIS,
hurbileko sare biologikoen eta proiektu kolektiboen alorreko animatzaile ble.juliette.denis@gmail.com – 06 34 99 39 15Martin LEMAIRE,
hazkuntzaren (ardiak, behiak eta ahuntzak) eta kultura handien arloko animatzaile teknikoa
ble.martin.lemaire@gmail.com – 06 27 13 32 36Marlène AUCANTE,
hazkuntzaren alorreko (txerriak eta hegazkiak), erlegintza eta fruitugintza animatzaile teknikoa ble.marlene.aucante@gmail.com – 06 27 13 32 34Ninon RABEYROLLES, hazkuntzaren (ardiak, behiak eta ahuntzak) eta kultura handien arloko animatzaile teknikoa ble.ninon.rabeyrolles@gmail.com – 06 37 11 44 96
Anne BETEBEDER, mahatsgintza animatzaile teknikoa, ble.anne.betbeder@gmail.com – 07 71 76 18 41
Thomas ERGUY, koordinazailea
ble.thomas.erguy@gmail.com – 06 27 13 32 38- Charlotte ELLUIN, lurra, landaren aromatikoen eta biodinamikaren alorretako animatzaile teknikoa ble.elluin.charlotte@gmail.com – 07 86 91 11 89
Bazkidetza urte zibileko hartzen da, bi kide motarekin: bazkideak, kide asoziatuak.
- Bazkideak : aktibitatean diren laborariak, laborantzan instalatzeko proiektu-eramaileak
Tarifa betea : 80 € urtean; Tarifa apaldua : 30 € urtean instalatzeko proiektu-eramaileendako, berriki instalatuendako eta egoera ekonomiko zailean diren pertsonendako.
- Kide asoziatuak : partikularrak, pertsona moralak, salbu laborantza-sozietateak (enpresak, elkarteak…)
Tarifa : 30 € urtean. Kide asoziatuek ez dute Biltzar Nagusian bozkatzeko eskubiderik.
Garder les vignes propres sans désherbant
Formation de 6 maraîchers à l’auto-construction