Euskal Herriko Etxe Ekoizleen Elkartea - IDOKI

APFPB elkarteak etxean ekoizten duten laborariak defendatzen eta laguntzen ditu. IDOKI laborantza kalitate-hitzarmena eta haren sustapen kolektiboa ere kudeatzen ditu.

apfpb_idoki_logo
Nor gira ?

Haize Berri, 64120 IZURA

05 59 37 23 97

Astelehenetik ostiralerat
8'30tik 16'30ak arte
Hitzordua hartzea gomendatua

IDOKI engaiamendu-hitzarmenaren xedea da etxean ekoizten duten laborarien lanbidearen eta etxaldeen izari egokiaren definitzea. Kalitate-maila zehazten du, baldintza bildumetan finkatu laborantza-jokabide batzuei esker.

Dozena bat ekoizlek zuten etxean ekoizten duten Euskal Herriko laborarien elkartea (frantsesez, APFPB) sortu, 1989an. Laborari horiek ulertu zuten etxean ekoizteari esker segurtatuko zutela beren etxaldeen geroa. Baina 80ko urteetako laborantza testuingurua ez zen batere segura :

  • Primekilako mendekotasun handia bazen,
  • Laborantzako prezioak beheiti ari ziren, nahiz eta kontsumitzaileek ordaindu prezioak goiti joan,
  • Europako normek etxeetan transformatzeari trabak ekartzen zizkioten, lanbidea lanjerean emateraino.

Orduan, kolektiboki defendatu eta laborantzako produktuen balio gehituaz berriz jabetu behar zen. Hastapenean, etxean ekoizten duten Euskal Herriko laborarien APFPB elkarteak hiru eginkizun nagusi betetzen zituen :

  • Lekuan lekuko beharrei erantzutea : produktuen kalitatearen hobetzea, osagarri alorreko araubidearen gauzatzea, salbideen bilatzea.
  • Kolektiboki antolatzea, etxean ekoizten dutenen arteko lehiaren saihesteko, eta ekoizle gehiagok kalitatezko etxeko ekoizpenaren balio gehitua eskura ukan dezaten.
  • Euskal Herriko kalitatezko etxe ekoizpenaren definitzea.

Euskal Herriko kalitatezko etxe ekoizpenaren definitzeko lan horrek IDOKI engaiamendu-hitzarmenaren sortzea ekarri zuen, 1992an. Gaurko egunean, etxeko laborantza-ekoizpen hitzarmen bakarra da Frantzian. IDOKI engaiamendu-hitzarmenaren xedea da etxean ekoizten duten laborarien lanbidearen eta etxaldeen izari egokiaren definitzea. Kalitate-maila zehazten du, baldintza bildumetan finkatu laborantza-jokabide batzuei esker.

1991z geroz, soldatapeko lanak elkartearen garatzeko ahala eman du; horrez gain, lan horri esker, elkarteak bere ospea eta bidezkotasuna finkatu du erakunde publikoen eta solaskide tekniko eta finantzarioen aitzinean.

2000ko urteetan, etxean ekoizten duten Euskal Herriko laborarien APFPB elkartea bere kideen produktuen segimendu sanitarioari buruz engaiatu zen, bai eta AMAP elkarteak Euskal Herrian sustatzeari buruz ere (AMAPak laborantza herrikoiaren aldeko elkarteak dira).

Denbora berean, IDOKI sustapenak Euskal Herriko kalitatezko etxe ekoizpenaren ikusgarritasunaren hobetzeko bidea eman zuen. 2014az geroz, elkarteak IDOKI baldintza bildumen aldatzeko lan egin du, gizarteak ingurumenaren zaintzearen inguruan dituen eskaerei hobeki erantzuteko xedez.

Kideen kopurua urtez urte emendatu da eta, orain, APFPB elkarteak Euskal Herri osoko 300 etxe ekoizle biltzen ditu, 14 ekoizpen sailetan banaturik. Haien artean, 93 ekoizle engaiatu dira IDOKI baldintza bildumen errespetatzera.

Lan eremuak
  • Etxaldean transformatzeari buruz, produktuen osagarri alorreko kalitateari buruz, produktuen kalitateari eta dibertsifikatzeari buruz informatzea.
  • Transformatzeari buruzko hogei formakuntza baino gehiago (esnea, gasna, haragia, barazkiak, kosmetikoak…).
  • Transformatzeko atelierren planoak egiten laguntzea.
  • Etxaldean transformatzeko proiektu kolektiboen laguntzea (adibidez: Xuhito CUMA).
  • Materiala elkarrekin erostea (100 erreferentzia, nonbait han).
  • Merkaturatzeari buruzko oinarrizko eta garapenerako formakuntzak, bai eta merkaturatzeari eta komunikatzeari lotu gaiak.
  • Merkaturatzeko proiektu kolektiboen laguntzea, hala nola Euskal Herrian dauden 10 ekoizle-saltegiren laguntzea,
  • Departamenduak kolegioetako jantegiak produktu biologikoz eta kalitatezko bermea duten lekuko produktuez hornitzeko eramaten duen «Bio eta Lekuko jan» desmartxan parte hartzea.
  • Ekoizleen onespenaren segitzea.
  • Merkatuak eta azokak : Uztaritzeko maiatzeko merkatua, Larresoroko Eguberriko merkatua, etxaldeetan egiten diren merkatuak, IDOKI feria agorrilean Ezpeletan, Miam’Idoki (Baionako bestetako haurren egunean antolatu bazkaria).
  • Komunikazio tresnen hedatzea : ekoizleen eskuorriak, afixak, produktuen gainestalkiak, etiketak, etxaldeetako seinaleak.
  • Etxaldeetako produktuez hornitu janari mahaiak proposatzea, gertakari batzuen karietara
Antolaketa
Bulegoa
  • Antton URRIZAGA, ko-lehendakaria, ardi gasna ekoizlea Arnegin
  • Patrick SALLABERRY, ko-lehendakaria,
    ardi gasna ekoizlea Aiherran
  • Leire ITURRALDE, idazkaria; biperrak, fruituak eta Xaxi Ardi haragia ekoizlea Ezpeletan
  • Pampi ERRAMOUN, diruzaina,
    behi eta txerri hazlea Azkaraten
Langileak
  • Amaia COSTA,
    Salmentaren arduraduna,
    06 74 42 61 95
    apfpb@free.fr
  • Frantxina LABORDE,
    Produktuen transformazioa eta elkartearen biziaren arduraduna
    06 74 42 48 59
    apfpb@free.fr
  • Floriane FAUCHEUX,
    IDOKI onespenaren arduraduna
    07 68 54 92 05
    idokinet@yahoo.fr
  • Léa CADIOU
    IDOKI komunikazio eta promozioaren arduraduna
    06 08 10 00 72
    idokinet@yahoo.fr
Kidetza
  • Baldintzak : – lanean ari den laboraria izatea, – produktua nihaurk ekoiztea eta transformatzea
  • Oinarrizko urtesaria : 70 €
  • Osagarri alorreko urtesaria (analisien egiteko beharrezkoa) : – ardi sailean, 60 eta 170 €-ren artean, transformatzen den esne litro kopuruaren arabera, – behi eta ahuntz sailetan, 60 eta 120 €-ren artean, transformatzen den esne litro kopuruaren arabera.
  • Xehetasun gehiago...

    crédits photos : Idoki