SOS INDARTU

SOS Indartu egitura borondate oneko laguntzaileez osatua da; zailtasunetan diren laborariak laguntzen ditu, maila profesionalean eta pertsonalean.

SOS_indartu_logo
Nor gira ?

Haize Berri, 64120 IZURA

05 59 37 23 21 (Arrapitzen bulegoa)

Hitzordua harturik

2001ean sorturik, SOS Indartu elkartearen helburua da zailtasunetan diren Euskal Herriko laborarien eta haien familietako kideen laguntzea.

14 pertsonako Administrazio Kontseilu baten barnean, borondate oneko laguntzaileez osatu talde bat prest da. «Kuxelu» du izena, erran nahi baita «konfidentzialtasuna».

Zorigaitzez, elkartea ohartzen da gero eta behar handiagoa badela eta, gauza berria, batzuetan zailtasunak instalazioaren ondoko lehen urteetan agertzen direla.
Elkartea Solidarité Paysans sareko kidea da eta formakuntzak erregularki antolatzen ditu bere borondate oneko laguntzaileendako.

paysage_arc_en_ciel

SOS Indartu elkartea konfiantzazko eta partaidetza izpiritu batean ari da laborariarekin, haren familiarekin eta haien inguruko eragileekin :

  • Elkarteak esku hartzen du laborariak, haren familiako kide batek edo inguruko norbaitek eskaturik,
  • Laborariaren eta familiaren arazoa sakonki aztertzen du, haien ingurumenean eta haien historian,
  • Diagnostiko bat egiten du, aldi berean urgentziazkoa eta epe luzekoa tratatuz, krisitik ateratzeko plan bat eraikiz, ahal diren baliabide guziak mobilizatuz,
  • Laborariaren konfiantza eta gaitasun egokiak dituzten pertsonez osatu laguntza-talde bat osatzen du,
  • Desmartxa guzietan laguntzen du, bereziki hartzedunei, bankuei, auzitegiei, zerbitzu sozialei eta osagarriari buruzkoei zuzendurik, 
  • Laboraria laguntzen du, hobetzeko, zuzentzeko edo bertze aterabide batzuen xerkatzeko planaren obratzeko urratsak behar duen denboran

SOS Indartuko borondate oneko laguntzaileak onginahi eta entzuteko prestutasun izpiritu batean ari dira, jujatu gabe. Engaiatzen dira, sekretua errespetatuz, pertsonen ekiteko gaitasunaren eta autonomiaren sustatzera.

Helburu nagusia da lasaitasunaren eta duintasunaren berriz kausitzea, bizian oldar berri baten hartzeko. SOS Indartu kitorik ari da.

Antolaketa
Bulegoa

SOS Indarturekin harremanetan sartzeko, telefonatzen ahal duzu edo idazten ahal duzu, zuzenean eta nahi bezala :

  • Peio IRALOUR Lehendakaria 64220 DONAZAHARRE – 05 59 37 19 15 / 07 52 51 65 55 – peio.iralour@wanadoo.fr
  • Bernadette OILLARBURU Lehendakariordea, 64120 JUTSI – 05 59 37 80 20 – oillarburu.bernadette@hotmail.fr
  • Alexandre LAGOURGUE Idazkaria, Salako borda 64120 PAGOLA – 05 59 65 77 04
  • Xalbat CACHENAUT Diruzaina, 64240 BASTIDA – 05 59 29 65 60 / 06 72 27 62 75
Xehetasun gehiago...
Télécharger

Une méthode d’accompagnement spécifique (pdf)