UHARTE GARAZIKO GAZITEGIA

Uharte Garaziko «Etxe Gasna» gazitegi kolektiboa gasnen ontzeko tresna da. 

Saloir Uhart Cize
Nor gira ?

26A Baionako bidea 64220 UHARTE GARAZI

05 59 37 29 83

Astelehenean 10etatik 16etara Asteartean 10etatik 14etara Ostiralean 10etatik 16etara

80ko hamarkadan, etxean ekoizten zuten hamabortz bat laborari bildu ziren gazitegi kolektibo baten sortzeko; gasnen ontzeko prozesuaren hobetzeko eta inbestimenduen mutualizatzeko xedea zuten. Helburua zen kooperatiba-kideei behar diren zerbitzuen eta material bereziaren eskaintzea, gasnak findu eta artatu ahal izateko gisan.

Gaur egun, gazitegiak 27 kide baditu, gehienak ardi hazleak, et 2 langile. Urtean 30 tona gasna fintzen ditu, nonbait han.

Kide bakoitza libre da:
– ekarri kantitatearen aldetik (baina gutienez 150kg ekarri behar dira). Egungo egunean, kooperatiba-kide bakoitzak 380 kg-ren eta 3 tonaren artean ekartzen ditu.
– epearen aldetik: batzuek biziki freskoak ekartzen dituzte, bertze batzuek etxaldean pixka bat ontzen dituzte, lehenik. Batzuek berreskuratzen dituzte saltzeko momentuan, bertze batzuek ontzea etxean bukatzen dute.

Gazitegia, gainera, Euskal Herriko Etxe Ekoizleen Elkartearen gordeleku-saltokia da gatzagiarendako, altxagarriendako, ozpinarendako eta transformatzeko material pixka batendako. Hilabeteko 1. eta 3. astelehenetan, esne eta gasna mustren gordeleku gisa ere baliatzen da, auto-kontrol analisiendako.

paysage montagne et mouton
Affinage fromage
Antolaketa
Bulegoa

Sandrine BERETERBIDE, Lehendakaria

Maina CHASSEVENT, Idazkaria

Claude KRATOCHVIL , Diruzaina

Langileak
  • Claude KRATOCHVIL
  • Ludovic CARACOTCHE
Kidetza

Baldintzak:
Onespen sanitarioa ukaitea, edo haren dispentsa, edo/eta salmenta zuzeneko edo/eta mendiko saltzeko onespena.

Suskripzioak:
Gutienez 150, hots, 150 Kg * 0,32 € heinekoak, eta 0,20 € sartzeko eskubidearendako.

5 urteko engaiamendua