2001ean, artzain talde ttipi bat bildu zen Euskal Herriko Artzainak elkartearen sortzeko. Elkarte horrek finantzamendu bat eskuratu zuen: BALTXAN arrantzale-kooperatibak sortu PEELS Caisse d’Épargne funtsa; honek artzainak diruz laguntzen ditu (interesik gabeko mailegua eskainiz) beren aktibitatearen bermatzeko, bai neguan, bai udan. Materiala erosten ahal dute, lurrak alokatzen ahal, langileak hartzen ahal…
Gaur egun, artzain soilen kopurua beti ttipituz doa. Hala ere, Euskal Herriko Artzainak elkarteak nahi ditu mendiaren beharra duten laborariak bildu :
– Artzain soilak,
– Gasna mendian egiten duten etxalde ttipiak,
– Artzain soldatadunak.
EHA elkarteak nahi ditu ondoko xedeen inguruko proiektuak lagundu :
– Transhumantzia,
– Mendian egin gasnaren balioa agerian ematea,
– Artzain soldatadunen kontratatzea,
– Mendiari esker irauten duten etxalde ttipien bizia,
– Mendiko alhapideen mantentzea,
– Mendian bizitzea.
Euskal Herriko Artzainak elkartearen helburua ere da artzainak laguntzea familia bizia atxikitzen, bai neguan, bai udan.
EHAk artzain soilak eta haien jakitatea sustengatzen ditu, bai eta transhumantzia eta gasna egiten duten laborariak, eta Euskal Herriko arrazen transhumantzia.