AFOG

AFOGa, laborariek sortu elkarte bat da. Bakotxa bere etxaldearen kudeantza eta bizi proiektuan autonomoagoa izaiteko formakuntzak antolatzen ditu.

logo_AFOG
Nor gira ?

Haize Berri, 64120 IZURA

05 24 34 80 10

Hitzordua harturik

AFOG : laguntza orokorra iraupenean. 

1983ean sortu zen elkartea. Formakuntzak eta laguntza eskaintzen du laborarieri bere etxaldearen kudeantza eta bizi-proiektuan autonomoagoa izaiteko helburuarekin. Etxaldearen kudeantza orokorra, kontabilitatea, deklarazio administratiboak, … berek menperatzeaz baino haratago, etxaldeetako eta laborariek bizitzen dituzten erronkeei buru egiteko formakuntza tematikoak proposatzen ditu, izan xede indibidual ala kolektiboentzat.
Formakuntzen lehen helburua pertsonen erabaki-autonomia garatzea da, talde gogoeta eta kideen arteko elkar-truke giro batean.

Lan eremuak

Formakuntza jarraikia oinarrizko taldeetan

Formakuntza eta laguntzea (akonpañatzearen sentsuan) dira AFOGaren ofizioaren muina. Kontabilitatea, fiskalitatea, juridikoa edo betebehar administratiboak, hunenbeste sargia edo tresna dira gogoeta orokorrago eta jarraiki baten osatzera ekartzen gaituena, etxaldearen kudeatzeko moldeari buruz, eta orokorrago, bakotxaren bizi-xedeari buruz.
Urtetik urtera, urritik maiatzera, kideak 6 edo 8 aldiz elkartzen dira , sei – zortzinaka, multzo finko batean (oinarrizko taldea), beren herrian edo hurbil. Bilkura hauetan laborariak formatzen dira betebehar administratibo, fiskal, sozial edo juridikoeri beren kabuz buru egiten (TVA, reela, microBA, JA betebeharrak, PACa, …). Talde bilkurak beste laborariekin harreman baten atxikitzeko lekua dira, komunikatzeko, ideia, proiektu, kudeantza molde eta hautu desberdinen berri ukaiteko, desadostasun eta ikusmolde desberdinak ulertzeko lekua, eta berdin aterabide berri batzuen asmatzeko gunea.
Laburbilduz, formakuntza jarraiki hunen helburua da bakotxak berak behar dituen tresna desberdinak menpera ditzan, bere egoerari dohazkion erronkeri buru egiteko.

Formakuntza thematikoak

Oinarrizko lantalde horietarik kanpo, formakuntza desberdinak proposatzen ditu elkarteak izen emaiteen arabera. Formakuntza horiek, kide desberdinen galde eta beharren arabera proposatuak dira. Ondorioz, batzu urtero proposatuak badira, elkarteak formakuntza berriak antolatzeko ahala badu, jendeak galdegitea salbu. Gaiak biziki ugariak dira, adibidez :

Proiektu muntaketa formakuntza : instalatzeko formakuntza, etxaldea transmititzeko, sozietate baten sortzeko, reelerat pasatzeko, etxalde mailako aldaketa nagusi batzu gogoetatu eta xifratzeko formakuntzak (BIOra pasatzea, tailer berri baten sorkuntza eta abar)… Formakuntza hauek proiektua begirada orokor batekin bergogoetatzea ahalbidetzen dute aldatu, garatu, berbideratu ahal izateko (adibidez langile bat hartzea edo norbaitekin sozietate baten sortzea…), lan zamak ere kondutan hartzeko aterabideen xekatzeko mementuan
Aldaketa fiskal, sozial eta juridikoei buruzko formakuntzak
Autonomia orokorra errexten duten formakuntza teknikoak : informatika, excel, laneko zakur hezkuntza, soldatzea, mekanika
Besteekiko komunikazioa hobetzeko formakuntzak
Informazio egunak : asurantzak, bigarren mailako aktibitateak (alokairu, argindarra…), familiako arrainamenduak …

Ekintza berezia instalazioari begira

Laborantzan instalatzea prestatzeko formakuntza bat proposatzen du AFOGak, bi helbururekin  :
– ideietarik proiektura pasatzea laguntzea,
– instalazio proiektuaren egingarritasuna lantzea, eta beraren kudeatzeko ahaletaz jabetzea.
Bi populazione formatzen ditugu gaur, eta bakotxak bere behar bereziak baditu : laborantxatik ez datozenak eta laborantxatik datozenak.

Laborantxatik ez datozenak :
Gaurko egunean, laborantza populazioa berritzeko, laborari mundutik kanpoko jendea hurbiltzen zaigu, laborantxa ideia batekin. Ideia hori proiektu bilakatzeko eta proiektu hori bizigarri izaiteko bidea egin behar da. Alde batetik praktiketaz jabetzea lagundu behar dugu, egiteko moldeak zoin diren, eta egiteko molde desberdinen artean norberari dohakiona atzemaiteko espreatzeko tokiak eskainiz. Bestetik, lurraldean integratzea kausitu behar da, eta hori plantatu aitzin egiteko lana da, norberak bere harreman sareak eraiki ditzan aski goiz, geroko beharrordurako. Azkenik, enpresa kudeaketara heldu behar da. Etxalde baten kudeantzak mila ofizioren menperatzea eskatzen du, eta denen arteko oreka eta lehentasunen hautatzen jakitea da agian garantzitsuena. AFOGaren formakuntza azken sail huntan kokatzen da erdiz-erdi, eta beste sailetan bakotxa zertan den galdezkatzen badu taigabe, kudeantza sentsu zabalean menperatzen ikastea du helburu.
TREBATU elkartearekin eskaintza orokor bat eraikitzen ari dugu beharrordu hauen guzien parean, plantatu nahi duenak aterabideak atzeman ditzan, bere ibilbidea segurtatzeko eta bere denbora %100 bere plantatzea prestatzeko eman dezan. Laborantza Sortzaile Ibilibidea deritzogu eskaintza horri.

Laborantxatik datozenak :
Etxalde batean handitu diren gazteak, beren aitzinekoen segida hartzen badute, printzipioz hainbat gauza menperatzen dituzte jadanik, eta deia martxan den kudeantza-molde batetik abiatuko dira.
Hauek ere, aldaketak egin nahi edo inbestizamenduen egiteko baliatu nahi dute instalatzeko memento hori. Desmartxa ofizialean sartu aitzin (plantatzeko pentsatu data baino urte bat lehenago adibidez) proposatzen diegu beren proiektua paperrean ezarriz, bere egingarritasuna estudiatzea sail desberdinetan (diru-mailan, eta tekniko edo humano engaiamendu mailan, ahantzi gabe ondorio juridiko, fiskal eta sozialak).

Formakuntza hauek, kasu berdinean direnen artean eramaiten ditugu, beren artean sortzen diren harreman eta trukaketek oraino gehiago aberasten baitute bakotxaren gogoeta eta taldearen dinamika.

Antolaketa
Adminiztrazio kontzeilua
  • Dominique AINCY, ko-lehendakaria

  • Muriel DARRIEUMERLOU, ko-lehendakaria

  • Philippe BIDEGAIN, diruzaina 

  • Anne Marie BERTERREIX, diruzainordea 

  • Stéphanie ANGELU, idazkaria

  • Laurentx UHART, idazkariordea

  • Jean Léon LARROQUE, kidea

  • Frantxua ETCHEBEST, kidea

  • Laure MURAT, kidea

  • Joana URBISTONDO, kidea

  • Nicolas BISCAY, kidea

  • Nicolas CACHENAUT, kidea

  • Ximu BELLECAVE, kidea

Langileak
  • Ramuntxo CARRERE, animatzaile-formatzailea
  • Fred CHEVALIER, animatzaile-formatzailea
  • Maider DUHALDE, animatzaile-formatzailea
  • Léa GARRIGA, animatzaile-formatzailea
  • Agnès HEGUITO, animatzaile-formatzailea
  • Mattin IRIGOIEN, animatzaile-formatzailea
  • Amanda JAUZION, animatzaile-formatzailea
  • Baptiste MESMAQUE CHAUBADINDEGUY, animatzaile-formatzailea
  • Itziar ORBEZUA, animatzaile-formatzailea
  • Amaiur THOMAS, animatzaile-formatzailea
Kidetza

Baldintza : laboraria izan edo instalatzeko desmartxan
Kidetzeko, deitu elkartea hitzordu baten hartzeko.