LURZAINDIA

Lurzaindia herri-aurrezki tresna kolektiboa da.
Haren helburua: jatera ematen digun lurra ondasun kolektibo bilaka dadin, hots, merkatu interes espekulatibotik atera dadin, laborariei instalatzeko eta atxikitzeko ahalaren emateko.

Lurzaindia logo
Nor gira ?

Zuentzat 64220 Ainhize Mongelose

05 59 37 23 21
Myriam Pierrot : 07 81 59 65 77

Hobe deitzea etorri baino leheno

Lurzaindiaren nahia da hurbileko herri-aurrezkiaren biltzea eta erabiltzea, hurbileko laborantzan inbestitzeko, non lanpostuak sortuko baitira. Lurzaindiak bateratzen ditu gure lurraldeko paisaien zaintzea, bai eta kalitatezko eta hurbileko janariaren ekoiztea.

3 465 akziodunen elkartasunezko aurrezkiari esker, GFAM Lurrak eta haren segida hartu duen Lurzaindiak 1 413 382 euro inbestitu dituzte. Aurrezki horri esker, Lurzaindiak 445 ha lur erosi ahal izan ditu. Lur horiek 24 etxaldetan banatuak dira eta 33 laborariri arrandan utziak.

Horren kausitzeko, hiru tresna eraiki ditu :

  • La Komandita

2013an, Lurzaindia sortu zen, 70eko hamarkadan sortu GFAM Lurraren segida hartuz. Komanditak —herritarrek elkartasunez baztertzen duten diruari esker— laborantzako ondasunak (lurrak eta bastimenduak) erosten ahal ditu. Instalazio proiektuak laguntzen ditu, edo etxalde ttipiak indartzen, aldi berean laborantza herrikoia sustatuz.

  • Elkartea

Herritarrak eta elkargoak sentsibilizatzen eta mobilizatzen ditu laborantzako lurren zaintzearen eta atxikitzearen desafioari buruz. Ekonomia soziala eta solidarioa sustatzen ditu, bereziki jatera ematen digun lurraren aldeko finantza solidarioa. 

  • Dotazio funtsa

Funtsak, emaitzak eta legatuak bilduz, Lurzaindiak ingurumena errespetatzen duten eta hurbileko ekonomia garatzen duten laborantza proiektuak sustengatzen ditu. Laborantza aktibitate iraunkorra eta kalitatezkoa garatzen duen laborantza-aktibitatea defendatzen du, lurraren eskuragarritasuna hobetzen lagunduz. 

Ondoko lau egiturek dute Lurzaindia sortu eta kudeatzen :

  • Euskal Herriko Laborarien Batasunak ELB Confédération Paysanne sindikatuaren Euskal Herriko adarra 
  • EHLGk (Euskal Herriko Laborantza Ganbara) laborantzaren garapenerako elkarteak 
  • ARRAPITZek zeinak 19 laborantza-elkarte elkarretaratzen baititu
  • Euskal Herriko INTER AMAP erakundeak
Lan eremuak

Lurraren prezio zuzena mantendu laborantzako erabilpena babestuz

Frantzian, laborantzako lurren merkatua erregulatzeko mekanismo bat badago SAFER egitureri ahalbidetzen duena, nahi badute, lehentasunez erosteko eskubidea bermatzea erosteko zerbait agertzen delarik. Gehienetan, SAFER egiturak eskua hartzen du hautagai bat baduelarik (Erosteko ahalmen horri erosteko engeiamendua eta finantza bermea emaiten zaizkio).

LURZAINDIA erregularki hautagai agertzen da SAFER egituraren ondoan lehentasunez erosteko eskaera batean :
– prezioaren berrikustean lurraren prezio zuzena mantentzeko,
– prezioan laborantzako helmuga gal ez dezan.
2013az geroztik,

Lurzaindiak SAFER egiturari galdegin dio lehentasunez erostea 42 salmenta kasutan.
Batez bestekoan, prezioaren gorabeheraren apaltzea %55ekoa izan da.
– 22 saltze espekulazio prezioan edota laborantzako helmugaren galtze arriskutik saihestuak izan dira,
– 7 eroste (Lurzaindiari edo etxetiar bati esker) eginak izan dira laborantzako lurrak babestuz.

Laborantzako lurrak erosi laborantzan plantatzeko proiektuak edo etxalde ttipiak laguntzeko laborantza iraunkor eta herrikoia sustatuz

Proiektu eremailerik gabe erosten diren lurrak ardiesten ahal dira lehen misioari esker (lehentasunez erosteko eskubidearen ondorioz), edo SAFER egituraren hautagaitza deialdi baten ondorioz, berdin ere onez-onean.


2013an sortuz geroztik, Lurzaindiak 9 eroste egin ditu. Horrela 188 ha ororen funtzak bilakatu dira, 11 laborariren laborantzan plantatzeko edo etxalde ttipien laguntzeko baliatuak izan dira, denak kalitatezko ekoizpen egile (laborantza biologikoa, IDOKI, Ossau Irati sormarka).
Hauen artean 6 emazte eta etxalderik gabeko 6 pertsona, erran nahi baita, azken hauen kasuan, familia transmisiorik gabe izanki egiazko baztertzea jasaiten dutela.

Antolaketa
Adminiztrazio kontseilua

ELBren ordezkoak  :

  • Dominique AMESTOY, lehendakaria
    ordezkoa Mixel ETXEBERRI,
  • Edouard EXILARD,
    ordezkoa Marcel DARRIEUMERLOU,
  • Allande MUJICA,
    ordezkoa Joana URBISTONDO,

ARRAPITZen ordezkoak :

  • Marie CLaire LEURGORRY,
    ordezkoa Patrick LARRONDO,
  • Benat DUHALDE,
    ordezkoa Johanne FOIRIEN,

EHLGren ordezkoak :

  • Maryse CACHENAUT,
    ordezkoa Mattin ETCHECOPAR,
  • Benat MOLIMOS,
    ordezkoa Michel BERHOCOIRIGOIN,

IAPBren ordezkoa :

  • Isabel CAPDEVILLE
Langilea

Pierrot Myriam

myriamp@lurzaindia.eu

07 81 59 65 77

Parte hartu

Bi molde konkretu badira gaurregun LURZAINDIA sostengatzeko :

Akziodun solidario bilakatuz

Edozein pertsona fisiko edo moral batek (elkargoetarik aparte) LURZAINDIA-ri suskripzioak har dezazke, Finansol labelizatuak. Inbertsioa gutienez 5 urtekoa da, LURZAINDIA-ren kapitalaren helburua epe luzarako lurren erosteko izanki.

Emaitza bat egitea Lurzaindiaren dotazio funtsari

Enpresek edo norbanakoek gauza batzu eman dezazkete (lurrak, etxaldeak etabar) edo “legs” delakoak, edo dirua. Emaitzak zerga apaltzea ahalbidetzen du.

Xehetasun gehiago...