BLE - BIHARKO LURRAREN ELKARTEA

B.L.E-k laborantza biologiko, autonomo, lekuko eta solidarioaren garatzeko lan egiten du, Iparraldean, sareak antolatuz, formakuntzaren bidez, entseguak eginez.

Biharko Lurraren Elkartea - logo
Nor gira ?

Haize Berri 1215 Izura Azmeko errepidea, 64120 IZURA

05 59 37 25 45 – 06 27 13 32 38

Astelehenetik ostiralara
9etatik 17etara

1995an Biharko Lurraren Elkarteko sortzaileek nahi zituen laborariek gobernatu garapen-tresnak eraiki, laborantza autonomo, xuhur, biologikoaren alde, Iparraldean, laborarien arteko elkarlanean eta partekatzean oinarriturik.

Orduko giro «produktibistan», BLE fite bereizi zen: hastapeneko 30 kideak 350 dira orain : 300 etxalde eta 50 kide asoziatu (partikularrak, enpresak). Lehen animatzailea 1997an hartu zuten eta, gaur egun, taldeak 7 pertsonaren heinekoa biltzen du.
Laborantza biologikoaren aldeko Riquois plana 1998an, laborantza iraunkorraren inguruko kontratuak 2006an, mahasti-lurraldeen kartografia 2007an, BP REA option maraichage bio diplomaren sortzea 2009an, laborantza-lizeoei zuzendu Sur la Route de la Bio operazioa 2013an, Pacte bio Nouvelle Aquitaine programa 2017an… gertakari horiek guziak garrantzitsuak izan dira lurraldeko laborantzaren trantsizio prozesu progresibo eta deliberatuan.
Euskal Hirigune Elkargoarekin 2018an hasi partaidetzaren karietara, BLE behin betiko ezagutua izan da biologikoaren arloko Euskal Herriko erakunde erreferente gisa.

Gaur egun, haren misio nagusiak dira :

  • Laborantza biologiko autonomo eta xuhurraren aldeko formakuntza,
  • Laborantza biologikoan instalatzeko eta laborantza biologikora pasatzeko laguntza,
  • Ikerketa eta berrikuntza,
  • Biologikoaren sustapena eta merkaturatzeko laguntza.

20 kideko Administrazio Kontseiluan diren 6 kideko Bulegoak ditu Biharko Lurraren Elkartearen ekintzak gidatzen. Kideen beharren jakinaraztea talde erreferenteen artean segurtatua da; orain, 18 talde badira : ekoizpen motaka (baratzezaintza, hegaztiak, behiak…), zeharkako gaika (animalien osagarria, bioaniztasuna…), gai berritzaileentzat (biodinamia, animalien indarraren baliatzea…).
Inportantea da ohartzea BLE hainbat saretan aktibo dela: ARRAPITZ federazioan, CIVAM sarean, FNAB sarean, EHKOlektiboan. BLE elkartea Interbio Nouvelle Aquitaine erakundeko eta CADEko kide ere da.

Biologikoaren «konbentzional bilakatzearen» parean (hots, integrazio ekonomikoaren eta industrializazioaren parean) BLEk eta haren kideek altxatzen duten desafioa da frogatzea biharko biologikoa garatzen ahal dela marko solidarioan, hurbiltasunean, autonomian, etxaldeen bideragarritasunean eta bizikortasunean, bizilagunekiko konfiantzazko harremanean.

Lan eremuak

Formakuntza

Urte oroz, Biharko Lurraren Elkarteak ehun bat formakuntza, elkarretaratze tekniko eta trukaketa-egun antolatzen ditu, hazkuntzari buruz (bazkatzea, animalien osagarria, ekoizpen motaka), agronomiari buruz (lurzoruaren ezagutzea, pentzeak, lantzen diren landareen araberakoa, biodinamia), baratzezaintza, arbolazaintza, mahastizaintza… 

Laborantza biologikoan instalatzeko

eta laborantza biologikora pasatzeko laguntza

BLEk proiektu-eramaile anitz laguntzen ditu (elkarrizketak, lekuan lekuko bisitak, formakuntza kolektiboa…). Zenbaki batzuk erabiliz, urtean heldu da :

  • Biologikoan instalatzeari buruzko 20 diagnostiko 
  • Biologikora pasatzeari buruzko 20 diagnostiko
  • Biologikora pasatu ondoko 40 segimendu indibidual

Posible den aldi oro, laguntzak alde indibiduala eta kolektiboa bateratzen ditu. Biharko Lurraren Elkarteak aktiboki parte hartzen du Zurkaitzak sareko koordinazio lanean, Arrapitzeko bertze egiturekin eta EHLGrekin, non instalazio proiektuen laguntzeko lan egiten baitute.

Ikerketa eta berrikuntza

Xedea da parte hartzeko aukera ematen duten ikerketa ekintzak animatzea, produktu sintetikorik gabeko laborantza baten alde, etxaldeen autonomia helburu, bertako baldintza pedoklimatikoetan : lurzoruen kartografia, bioaniztasun kultibatua, erreferentzia bilketa, biodinamia, polinizatzaileen ostatatzea… Talde eta lan horietarik, liburuak argitaratzen dira, baratzezaintza biologikoaz, hazkuntzaz, fitxa eta gida teknikoak, eta BLE Berri aldizkaria (hiru hilabetetarik).

Biologikoaren sustapena
eta merkaturatzeko laguntza

Ekintza anitz burutzen dira Iparraldeko etxaldeen engaiamendu biologikoaren sustatzeko : Euskal Herriko laborari biologikoen gida, interneten dagoen mapa interaktiboa, eskolekin eta kolegioekin egin lana (Bio & Lekuko jatea), ekoizle talde batzuen animatzea kolektiboki merkatura dezaten, ikusizko tresna batzuen argitaratzea (etxaldeetako panelak, merkatuetako banderolak..), etxalde irekiak operazioa («Etxaldez etxalde» – CIVAM sarea), Garron egiten den lekuko sare biologiko eta solidarioaren elkarretaratzea (Asunak), etab.

Antolaketa
Adminiztrazio kontseilua
  • Julie ABBADIE, baratzezaintza eta sartze etxalde Hazparnen
  • Ugo ARBELBIDE, behi hazlea Heletan
  • David BACHACOU, oilo hazlea eta fruitu arbolak Bunuzen
  • Oihana BORDARRAMPE, ardi esnedun hazlea Donamartirin (idazkaria)
  • Paul CARRICABURU, mahastizaina Azkaraten
  • Coralie DELAMOUR, kide lagun
  • Anita DUHAU, ahuntz hazlea Lohitzunen (bulegoan)
  • Vanessa ELICEIRY, ardi hazlea Bastidan
  • Maider ETCHART, behi eta ardi hazlea Hazparnen
  • Mikel GOITI, ardi hazlea eta fruitu arbolak Heletan (bulegoan)
  • Caroline GOYETCHE, landare aromatiko ekoizlea Samatzen
  • Jean Marie IRIGOIN, zerri, ardi eta behi hazlea Ibarlan (diruzaina)
  • Francis LARREA, baratzezaina Lekornen
  • Nicolas MENDIBOURE, baratzezaina Irisarin (lehendakaria)
  • Olivier POUCHOULOU, mahastizaina Irulegin
  • Pettan PREBENDE, oilo hazlea Gabadin
  • Cécile THOREAU, safran eta fruitu ekoizlea Pagolan
Langileak
  • Manon MERCIER, Hazi Sarea, bioaniztasun kultibatuaren animatzailea
    ble.manon.mercier@gmail.com06 27 13 32 32
  • Maria BRYKALSKA, barazkien eta landare aromatiko animatzaile teknikoa
    ble.maria.brykalska@gmail.com – 06 27 13 32 31
  • Charlotte ELLUIN, agronomia, biodinamikaren alorretako animatzaile teknikoa
    ble.elluin.charlotte@gmail.com – 07 86 91 11 89
  • Juliette DENIS, hurbileko sare biologikoen eta proiektu kolektiboen alorreko animatzaile ble.juliette.denis@gmail.com – 06 34 99 39 15
  • Sébastien OILLARBURU,
    hazkuntzaren (ahuntzak, zerriak et hegaztiak) eta animalien osasuneko animatzaile teknikoa
    ble.sebastien.oillarburu@gmail.com  06 27 13 32 36
  • Marlène AUCANTE, erlegintza eta fruitugintza animatzaile teknikoa ble.marlene.aucante@gmail.com 06 27 13 32 34
  • Ninon RABEYROLLES, hazkuntzaren (ardiak eta behiak) eta belar sistemak animatzaile teknikoa ble.ninon.rabeyrolles@gmail.com – 06 37 11 44 96
  • Anne BETBEDER, mahatsgintza animatzaile teknikoa, ble.anne.betbeder@gmail.com – 07 71 76 18 41
  • Iñaki ETXELEKU, elkarte proiektuaren koordinazailea
    ble.inaki.etxeleku@gmail.com – 06 27 13 32 38
  •  
Kidetza

Bazkidetza urte zibileko hartzen da, bi kide motarekin: bazkideak, kide asoziatuak.

  • Bazkideak : aktibitatean diren laborariak, laborantzan instalatzeko proiektu-eramaileak

    Tarifa betea : 80 € urtean; Tarifa apaldua : 30 € urtean instalatzeko proiektu-eramaileendako, berriki instalatuendako eta egoera ekonomiko zailean diren pertsonendako.

  • Kide asoziatuak : partikularrak, pertsona moralak, salbu laborantza-sozietateak (enpresak, elkarteak…)

    Tarifa : 30 € urtean. Kide asoziatuek ez dute Biltzar Nagusian bozkatzeko eskubiderik.

Xehetasun gehiago...

Garder les vignes propres sans désherbant

Formation de 6 maraîchers à l’auto-construction