Arrapitz – Administrazio eta finantza kudeatzailea

Arrapitz – Administrazio eta finantza kudeatzailea

  • Post author:
  • Post category:Berriak

Arrapitz federazioak laborantzaren garapenerako 18 elkarte biltzen ditu, Euskal Herriko laborariek plantan eman dituztenak, Euskal Herriko laborarien beharreri erantzuteko. Arrapitzen kide den elkarte bakotxak bere eginkizunak, bere ikusmoldea eta bere gaitasunak baditu. Federazioak elkar ezagutzeko eta gogoetatzeko lekua eskaintzen die, elgarren arteko proiektuetan lan egiteko. Administrazio arloko bi lanposturen mutualizatzeari esker, nahi duten elkarteek langileen hartzeko eta segitzeko laguntza ukaiten ahal dute (araubideei eta osagarriari buruzko argibideak, lansari agirien egitea, fakturazio eta kontabilitatea).

2022ko Urtarriletik goiti administrazio eta finantza kudeatzaile postu bat nahi genuke sortu federazio mailan. Langile hunek koordinatzailea lagundu beharko du segipen ekonomikoan eta bereziki diru laguntza dozierretan. Federazioko 3 elkarte desberdinekin lan egin beharko du (BLE, Euskal heriko etxe ekoizleen elkartea, Trebatu). Postu horri esker finantzamendu eta segipen tresnak amankomunean ezarri nahi ginituzke.

Egin beharrak :
Finantzamendu konbenioen segipena : justifikazio dokumentuen biltzea segurtatuz animatzaile teknikoekin, segipen taulen gaurkotzea egutegia errespetatuz.
– Qualiopi kalitate zertifikazioaren segipena : justifikazio dokumentuen biltzea segurtatuz animatzaile teknikoekin batera, segipen taulen gaurkotzea eta « audit » aren antolatzea.
– Finantzamendu eskaeren galdeetan koordinatzailea lagundu : debisak, pieza administratiboak bildu, txostenak igorri….
– Kudeatze tresnen sortzea eta mutualizatzea : aitzinkonduak, aurrenkonduak, tresoreria, fakturen segipena
– Finantzamenduei dagozkion informazioen bilduma eta mutualizatzea : kontaktuak ; hautagarritasuna egutegiak…
– Beste misio administratiboak : datu basearen gaurkotzea (kideena, partaideena,….), langile formakuntzen diru laguntzen galdeak (Ocapiat) …

Gaitasunak :
Esperientza berdintsua ukaitea enpresa ttipi ertain edo elkarte batean edo BTS, DUT, lizentzia titulu bat ukaitea enpresa kudeaketan
Informatika tresna eta Excel menperatu
B permisa ukan
Euskaraduna izaitea gehigarri bat izaiten ahal litaike

Lan denbora :
Astean 21 ordu
Berrikusten ahalkodena lan zamari egokitzeko

Kontratua :
12 hilabeteko kontratu mugatua, mugagabeko kontratu bat bilakatzen ahal dena.
Ensegu epea : hilabete bat

Noiz :
Hasteko ahal bezain laster, berantenaz 2022eko urtarrilan
Elkarrizketak abenduan

Lansaria :
Titulua eta esperientziaren arabera

Kalitateak :
Zorroztza, antolatua, egokitze prest

Bulegoa : Izuran

CV eta motipabengutuna igorri behar da azaroaren 29ko :
Arrapitz Federazioa
Haize Berri 64120 Izura Azme
arrapitz@wanadoo.fr

Lan eskaintza hemen deskargatu : AFK lan postua – euskara