Arrapitz-en 30 urteak ospatzen ditugu uztailaren 3an

Arrapitz-en 30 urteak ospatzen ditugu uztailaren 3an

  • Post author:
  • Post category:Berriak

Administratzaileak, kideak, laborariak, laborantzan plantatu nahi dutenak edo aspalditik Arrapitz segitzen duten lagun guziak gomit dira 30 urteen ospatzeko. Hitz ordua : uztailaren 3an, larunbatez, ARBONAN, Berroueta bidean (11ta30tatik 15etara) !

Parada ezin hobea dugu besta giro batean biltzeko. Egun hori baliatu nahi genuke elkarte bakotxaren ezagutza egiteko, proiektuen berri hartzeko eta eztabaiden segitzeko. Partekatze gune bat gaiordenik gabe erakutsmahain eta lekukotasunen inguruan. Bideo et argazki xoko bat ere izanen dira beti gazte girela frogatzeko.

Gure laborarien mozkinekin pintxo eta edariak segurtazen ditugu.

Eguraldiari ere egokituko gira itzala edo aterbea segurtatuz.

Beste xehetasun guzientzat edo zien parte hartzea baieztatzeko deitu 05 59 37 23 21 edo helbide huntara mezu bat igorri : arrapitz@wanadoo.fr