Sagartzea – mozteko eta xertatzeko ikastaldiak

Sagartzea – mozteko eta xertatzeko ikastaldiak

  • Post author:
  • Post category:Berriak

SAGARTZEA elkarteak ikastaldi laburrak antolatzen ditu otsailan eta martxoan, larunbat goizez, 9:00etarik eguerdi arte. Gabriel Durruty-k animatzen ditu formakuntza hauek.

Otsailan-martxoan : sagarrondoak edota zuhaitz fruitudunak mozten ikasteko, sagartze baten segipenaz gehiago jakiteko :
– 2024ko otsailaren 03an : Hazparneko Armand David lizeoko sartzean
– 2024ko otsailaren 10ean : Itsasuko gereziaren kontserbatorioan (sagarrondoak eta gereziondoak aipagai)
– 2024ko otsailaren 17an : Urruña aldean, autopistaren ondoko sagartzean
– 2024ko martxoaren 30ean : Gotainen (10etatik 12ak arte)

Martxoan : xertatze teknika ezberdinak erakutsiko dira. 
– 2024ko martxoaren 16an : Urruãn, herriko etxearen aitzinean, (9etatik 12ak arte)
– 2024ko martxoaren 30ean : Gotainen (14etatik 16ak arte)
Elkarteak hornituko ditu xertagaiak eta xertoak.

Interesa dute guzieri, ongi etorri elkartearen aldeko urte saria ordainduz geroz (10€ urtearentzat).

Xehetasunak : 06 10 12 81 76

Beste arbolgintzako formakuntzak atxemanen dituzue Arrapitzeko egutegian.