Sagartzea – sagarrondoen mozteko ikastaldiak

Sagartzea – sagarrondoen mozteko ikastaldiak

  • Post author:
  • Post category:Berriak

Sagartzea elkarteak sagarrondoen mozteko ikastaldiak antolatzen ditu larunbat goizez:
– urtarrilaren 23an, Saran (hitzordua 9etan herriko plazan)
– otsailaren 6an, Hazparnen (hitzordua 9etan Armand David lizeoaren sartzean)
– otsailaren 20an, Maulen (hitzordua 9etan Agerreko sagardian).

Gabriel Durruty-k animatuko ditu ikastaldiak. Sagartze baten segipenaz aholkuak eman ondoan, goizean zehar erakutsiko du sagarrondo gazteak nola formatu eta zaharrak bermoldatu fruitu gehiago eman dezaten.
Martxo hondarrean eta apirilan, xertatze ikastaldiak antolatuak izanen dira.

Xehetasunentzat : 06 10 12 81 76