LURZAINDIA – Salmenta haustea !

LURZAINDIA – Salmenta haustea !

  • Post author:
  • Post category:Berriak

Okupazioaren 79garren egunean, De L’Espée andereak Arbonako lur eta etxeen erosteko zuen xedea behin betiko uzten duela jakin dute ELB eta LURZAINDIAko laborariek. Iparraldeko mobilizazio azkarrari esker lortu den garaipena dela diote.

Borotra jaunak berriz, SAFER egiturak galdegina zakon preanpzio partziala errefusatu du eta funts guzien (15 ha eta 3 etxeak) erostea 3.15 milioi euroko prezio espekulatiboan galdegin dako. Bizkitartean “solasari idekia” dela dio. Negoziazio fase bat idekitzen da orain. SAFER-a, Lurzaindia, Euskal Hirigune Elkargoa eta EPFL egituren arteko bilkura bat finkatua da buruilaren 29an.

Negoziazioak hasteko artean, laborariek, BOST (Berroetako Okupazio Sustengu Taldea) kolektiboko kideekin adosean, okupazioa urriaren 24a artio luzatzea deliberatu dute data hortan Lurrama saloina iraganen baita Arbonako Berroeta bideko lurretan. Ordu artio, “Egun bat, herri bat” kanpainak segituko du eta denen parte hartzea beharrezkoa izanen da.

Eta ez ahaztu, zuen aurrezkiei zentzu bat eman nahi badiezu, 2021ean Lurzaindiak egin nahi dituen bi erosketen finantzatzen parte har ezazu > xehetasun gehiago eta parte hartzeko